"Hizkuntzatik Ehuntzen": Enpresagintza Fakultatea Korrika-ko egitarauarekin bat egingo du martxoaren 27an

Atzealdea

"Hizkuntzatik Ehuntzen": Enpresagintza Fakultatea Korrika-ko egitarauarekin bat egingo du martxoaren 27an

Hitzaldia

"Hizkuntzatik Ehuntzen": Enpresagintza Fakultatea Korrika-ko egitarauarekin bat egingo du martxoaren 27an

Datorren martxoaren 27an, Oñatitik Korrika igarotzen den egun berean, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak espazio formal bat eskainiko dio gure hizkuntzari. "Hizkuntzatik Ehuntzen" jardunaldiaren bidez, enpresa munduko hizkuntza-politiken eta euskara-planen inguruko hausnarketa sakona egingo da, esperientzia errealak elkarbanatuz

2026·03·24

$titulo.getData()


Elkarrengandik ikasteko topagunea

Jardunaldiaren funtsa apaltasuna eta elkarlana dira. Ez dago "formula magikorik" ez eta dena hobeto egiten duenik; enpresa guztiek dituzte indarguneak eta hobetzeko ertzak. Helburua da kasu praktikoak mahai gainean jartzea, albokoak egiten duena ikustea eta etorkizuneko erronkak (demografia, hizkuntza-ohiturak, ahalduntzea) identifikatzeko bidea egitea.

 

 

Xehetasunak:

  • Eguna: 2026ko martxoaren 27a, ostirala.
  • Ordua: 14:30 - 16:30 (Harrera 14:15ean).
  • Lekua: Enpresagintza Fakultatea, Oñati (Areto Nagusia).
  • Nori zuzendua: Debagoieneko eta Oñatiko enpresetako Euskara Batzordeei, unibertsitateko langileei eta interesa duen herritar orori.

Egitaraua eta Gonbidatuak

Saioa hiru hitzartze laburretan eta ondorengo mahai-inguru batean egituratuko da, Jon Irizar Aranguren (Enpresagintza) dinamizatzaile lanetan arituko delarik:

  1. Paradigmaren bilakaera: Amaia Balda Etxarte (EMUNeko koordinatzaile orokorra). Diagnosi orokorra eta euskara-planen beharra.
  2. ULMA Taldearen esperientzia: Ibon Calvo Echeveste (ULMA Taldeko lehendakaria). Beraien hizkuntza-politika: noiztik, zergatik eta zertarako.
  3. ONNERA Group-en bidea: Jone Urzelai Bengoetxea (ONNERA Group-eko jasangarritasun arduraduna). Euskara-planen aplikazioa eta adibide praktikoak.

Atsedenaldia (15:20): Kafea eta mokadutxoa hitzartzeen artean ideiak trukatzeko.

Mahai-ingurua (15:40): Teoriatik praxira. Zein dira egungo erronkak? Hiru gonbidatuek gaur egungo errealitateari argazkia aterako diote, galderetarako tarte batekin amaitzeko.

"Hizkuntzak balio ehuntzailea du; gure lurraldeko harremanak eta lan-eremuak josten dituena."

Zatoz gurekin Korrika-ko egun hau modu aberasgarrian ospatzera. Animatu eta parte hartu!