“Aniztasun soziala eskolan: komunitatearen Ahotsak” jardunaldia egingo da otsailaren 16an, Donostiako Irakasle Eskolan

Atzealdea

“Aniztasun soziala eskolan: komunitatearen Ahotsak” jardunaldia egingo da otsailaren 16an, Donostiako Irakasle Eskolan

JARDUNALDIA

“Aniztasun soziala eskolan: komunitatearen Ahotsak” jardunaldia egingo da otsailaren 16an, Donostiako Irakasle Eskolan

Jardunaldia Hik Hasi elkarteak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu dute eta Donostian egingo da.

2019·02·04

$titulo.getData()


2019ko otsailaren 16an, larunbata, “Aniztasun soziala eskolan: komunitatearen Ahotsak” jardunaldia egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasle Eskolako Areto Nagusian.

 

Jardunaldi hau antolatu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ADI proiektu estrategikoa garatzen ari diren kideak eta Hik Hasi Euskal Heziketarako Elkarteak. Hemen eman daiteke izena.

 

Jardunaldiaren helburua da, batetik, aniztasun sozialari (nagusiki jatorriarekin eta maila sozio-ekonomikoarekin lotuta dagoenari) erantzuteko aurrerapausoak eman dituzten ikastetxeen ahotsak entzutea. Bestetik, guztien artean, ikusten diren aukerak eta erronkak partekatzea eta galdera hauek erantzutea:

 
  • Nola kudeatzen dute irakasleek aniztasun soziala?
  • Zer bizipen dute ikasleek?
  • Zer bizipen dute gurasoek?
  • Zer rol jokatzen du unibertsitateak?
 

Egitaraua

  • 09:15-10:00 Aurkezpena: eskola eta unibertsitatea elkarlanean.
  • 10:00-10:30 Ikasleen ahotsak: Luis Ezeiza Ikastetxea (Eskoriatza).
  • 11:30-11:00 Gurasoen ahotsak: Arrateko Andra Mari Ikastetxea (Eibar).
  • 11:00-11:30 Atsedena.
  • 11:30-12:45 Irakasleen ahotsak:  Luis Ezeiza Ikastetxea (Eskoriatza) eta Arrateko Andra Mari Ikastetxea (Eibar).
  • 12:45-14:15 World Café: aukerak eta erronkak partekatzen.
 

Prezioa

  • Arrunta: 40 €
  • Langabeak: 30 €

* Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula egin behar da. Laboral Kutxa:  ES23 3035 0036 15 0360036929

 

 

EGUNERAKETA (2019-03-22)Eztabaida taldeko gaiak biltzen dituen txostena (PDF)