Berriak
Giro bikaina San Pankrazio egunean
Giro bikaina San Pankrazio egunean
Pasa den ostegunean ospatu zen fakultate eguna Arrasate eta Donostialdeko kanpusetan
Pasa den astean ospatu zen San Pankrazio eguna GEPen eta urtero bezala, Kirol Zerbitzuak egun horretan goizez jokatzen diren kirol txapelketak antolatzen lagundu du
Arrasaten, langileen arteko areto futbola eta ikasleen arteko 3x3 saskibaloia jokatu ziren alde batetik, eta partxis eta mus-a kantinan.
Donostialdean aldiz, ikasle eta langileek, areto futbolean, 3x3 saskibaloian, mahai tenisean eta tokan hartu zuten parte.
Irabazleek, Kirol Zerbitzuko jertsea eta 30€-ko bono txartelak jaso zituzten.