Euskadiko, Kenyako eta Senegalgo ekintzailez osatutako bost talde Afrikan eta Euskadin garatzeko prestatu dituzten osasunerako eskubideari buruzko proiektuak ari dira jorratzen

Atzealdea

Euskadiko, Kenyako eta Senegalgo ekintzailez osatutako bost talde Afrikan eta Euskadin garatzeko prestatu dituzten osasunerako eskubideari buruzko proiektuak ari dira jorratzen

Ekintzailetza Soziala

Euskadiko, Kenyako eta Senegalgo ekintzailez osatutako bost talde Afrikan eta Euskadin garatzeko prestatu dituzten osasunerako eskubideari buruzko proiektuak ari dira jorratzen

Africa Basque Challenge (ABC) programaren laugarren edizioan, Euskadiko, Kenyako eta Senegalgo 30 gazte bootcamp batean bildu dira

2023·05·12

$titulo.getData()


Afrikan eta Euskadin dauden gizarte-ekintzailetza sustatzeko aukerak aztertzea Euskadiko eta Afrikako gazteez osatutako talde kulturaniztunen bidez, kultura-aniztasuna eta elkarren arteko sorkuntza baliatuta. Horixe izan zen, duela bost urte, Europan aitzindaria den programa baten ernamuina, Africa Basque Challenge (ABC) delakoarena, alegia. Besteak beste Mondragon Unibertsitateak, MONDRAGON TEAM ACADEMY ekintzailetza-sarearen bidez; Mundukidek; DOT S. Coop. sozietateak, eta LKSk sustatutako programa da, gazte ekintzaileek elkarren artean proiektuak sor ditzaten, Afrikan zein Euskadin inpaktu positiboa sortzeko. Ekimen horri esker, hamar bat enpresa sortu ahal izan dira orain arte, gehienak Afrikan. Aurten, laugarren edizioa izan da eta osasunerako eskubidean eragiten duten proiektuak ditu ardatz, eta Anesvad fundazioa, Diversity 4 Equality, Hahatay eta MDF Kenya batu dira antolatzaileen taldera.

Hain zuzen, urtarrilean hasi zen edizio hau. Guztira, Euskadiko, Kenyako eta Senegalgo 30 gaztek jardungo dute aurten, bost talde kulturaniztunetan, - osasunerako eskubidea lantzen lagunduko duten garapenak bilatzeko. Esate baterako, bootcamp bat egin da BBK-k Urdaibain dituen instalazioetan, erakunde laguntzaileetako coachen eta mentoreen eskutik. Parte-hartzaileen negozio-ideiak orraztea izan da helburua. Gainera, azken ekitaldia ere han egin da. Ekitaldi horretan, gazteek euren ekimenak aurkeztu dituzte publikoaren eta erakunde pribatu eta publikoetako ordezkariek, ekintzaileek eta inbertitzaileek osatutako epaimahaiaren aurrean.

Epaimahaiak hautatzen dituen hiru taldeek laguntza jaso eta azelerazio digitaleko prozesu batean hartuko dute parte, euren ekimenak abian jartzeko eta eragin positiboa sortzeko.

Anesvad fundazioa, Mondragon Team Academy – Mondragon Unibertsitatea, Diversity 4 Equality, MDF eta Hahatay elkarlanean ari dira, besteak beste BBK Fundazioarekin, ESTIArekin eta U-BAIrekin batera, kulturarteko lankidetzan diharduten gazteek sortutako gizarte- eta enpresa-errealitate berriak sustatzeko.

Jatorria

Programa beharrizan batetik sortu zen hasieran: desberdintasun-arrakalak murriztea eta gizarte-erronkei irtenbideak ematea, landa- eta hiri-eremuen arteko arrakalari edo osasunerako eskubideari erantzuteko. Ondoren, aukera bat sortu zen, lankidetzarako ikuspegi berri bat, ekintzailetzatik, benetako inpaktua sortzeko, hainbat herrialdetako gazteen bidez, herrialde guztietan hainbat modutara eta testuinguru ezberdinetan sortzen ari diren erronkei aterabidea emateko. Horrela, 2030 Agendaren bidez eta Nazio Batuek sustatutako GJHen bidez partekatutako gizarte-erronkak lantzen ditu programak, eta tokiko irtenbideak sortzen dira ikuspegi orokor batekin.

Euskadiren eta Afrikaren arteko lankidetza-programa hau martxan jartzea Mondragon Unibertsitatearen nazioarteko ekintzailetza-sareak (Mondragon Team Academy sarearen bidez) Afrikan emandako lehen urratsa da, eta atea zabaltzen du etorkizunean Afrikan lankidetza-bideak garatzeko (kontinente bakarra da, Ozeaniarekin batera, ekintzailetza-sareak presentziarik ez duena).

Laugarren edizio honetan erakunde hauek izan dira laguntzaile: Anesvad fundazioa, Moviltik, E-Lankidetza (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia), Hahatay, Initiative Developpement, Aminata, Euroregión, UPNA, ESTIA eta Impact Hub Dakar.