2018-2019 kurtsoko emateak
KOKREA proiektuaren ematea
KOKREA proiektuaren ematea
Gipuzkoako Foru Aldundiak KoKrea, Nuevos mecanismos de colaboración universidad-empresa para promover la economía creativa proiektua finantziatu du "Programa para promover el fortalecimiento competitivo del tejido empresarial guipuzcoano: Ekonomia Sortzailea" deialdiaren barruan.
Helburu nagusia
Unibertsitate-enpresa lankidetzarako (UEK) mekanismo berriak definitzea, Gipuzkoako enpresen ezaugarri, premia eta aukeretara egokituta, ekonomia sortzailea sustatzeko eta lurraldeko garapenari ekarpena egiteko asmoz.
Helburu nagusia, era berean, beste azpihelburu batzuetan dago banatuta. Hauek dira helburu partzial horiek:
Helburu partzialak
- Gipuzkoako enpresek dituzten premiak edo erronkak ezagutzea.
- MGEPeko ikasleei enpresa errealitatea hurbiltzea.
- UEK sustatzeko mekanismo berriak diseinatzea eta martxan jartzea.
- Sortutako UEK mekanismo berrietara egokitutako material didaktikoa sortzea.
- Zerikusia duten guztiak unibertsitate-enpresa lankidetzaren garrantziari buruz sentiberatzea, ekonomia sortzailearen eraldaketa balioa sustatzeko, esperientzia pilotuaren bitartez eta web orri baten bidez proiektua hedatuta.
Aurkibidea
Faseak
Hauek dira proiektu honen esparruan garatuko diren jarduera nagusiak:
- Proiektuan parte hartzen duten enpresak erakartzea
- Proiektuan parte hartzen duten ikasleak erakartzea
- UEK mekanismoak diseinatzea eta lanerako materiala prestatzea
- UEK mekanismo berriak martxan jartzea
- Proiektuaren jakinarazpena eta hedapena
Parte hartzaileak
Ikasleak
Enpresak
Elkarlaneko erreminta sorta
UEL jarduerei buruzko egungo egoera
Bideoak eta argazkiak
Lortutako emaitzak
Proiektu honetarako proposatutako helburu nagusia eta helburu partzialak kontuan hartuta, espero diren emaitzak zerrendatuko ditugu:
- Gipuzkoako Helize Hirukoitzaren eredua indartzea, ikasleak enpresa errealitatera hurbilduz edota enpresei UEK mekanismo berriak eskainiz, euren premiei zein erronkei aurre egin diezaieten.
- UEK mekanismo guztiak ezagutzea.
- Gipuzkoako enpresek dituzten erronkak eta hautemandako premiak ezagutzea.
- Ikasleak enpresa errealitatera hurbiltzea eta proiektu errealekin haiek motibatzea.
- UEK mekanismo berrietara egokitutako tresna didaktikoak.
- Proiektuan sortutako ezagutza zabaldu, eta transmisio prozesuen garrantziari buruz sentiberatzen duen web orri bat.
- UEK mekanismoei buruzko ezagutza sortzea, eta ekonomia sortzailearen eraldaketaren balioa sustatzeko hori aplikatzea.
Proiektutik espero diren emaitzak ikusita, argi ikusten da emaitza horiek Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren ezagutza enpresen eta gizartearen premia eta erronketara transferitzeko jarduerak aintzat hartzen dituztela. Eta horrek guztiak eragina izango du gizarte iraunkorrago, dinamikoago eta oraingo zein etorkizuneko erronka ekonomiko eta sozialei aurre egiteko prestatuagoa egongo den gizartea lortzeko.