Zuk galdetu guk erantzun

ZUK GALDETU, GUK ERANTZUN

Galdetu lasai Mondragon Unibertsitateari buruzko edozein zalantza.

EGIN GALDERA

 

Galderak eta erantzunak

?

Galdera

Kaixo, urte batzuk lan munduan nabil eta ingenieritza gradu bat egiteko ideiak indarra hartu dit azkenaldi honetan, Nire ikasketak hauetxek dira: Goi mailako fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, Zuen ingenieritzetako baten sartzeko zer izan behar da beharrezkoa? Interesa batez ere ingenieritza mekanikoan eta disenu ingerieritzan daukat. Eskerikasko.

Harri (Bergara) Wed Mar 06 18:56:09 GMT 2024

Erantzuna

Egun on:

Aipatzen dituzun bi gradu hauetara zure ikasketekin sarrera zuzena daukazula.

Izen-emate prozesua hasi beharko zenuke esteka honetan sartuta eta bertan adierazten zaizkizun pausoak jarraitu.

Informazio gehiago behar baduzu, idatzi helbide honetara: onarpena.ing@mondragon.edu

Ondo izan

?

Galdera

Kaixo. Haur hezkuntza Edo lehen hezkuntza gradúa gayzatzeko inglés maila behar da7? Mila esker

Aitziber (Gipuzkoa) Tue Mar 05 20:47:11 GMT 2024

Erantzuna

Egun on.

Graduan sartu ahal izateko, ez duzu ingeles ziurtagiririk ekarri beharko.

Informazio gehiago behar baduzu, idatzi ondoko helbidera: idakzaritza.huhezi@mondragon.edu

Telefonoz nahiago baduzu, 943 71 31 39

Ondo izan

?

Galdera

Kaixo, aurten bigarren mailan ingeniaritza biomedikoa egiten ari naiz UPNA-n. Baina hurrengo urtean zuen ingeniaritza fisika-ra sartzea pentsatu dut. Zein asignatura konbalidatzeko aukera izango nuen? Eskerrik asko, Agur

Jon (Irun) Tue Mar 05 15:31:39 GMT 2024

Erantzuna

Egun on:

Erantzun zehatz bat eman ahal izateko, aurrez, egin dituzun ikasketen plangintza ikusi beharko litzake eta Industriara Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoan ematen diren materiekin alderatu.

Guzti honetarako, izen-emate prozesua martxan jartzea da egokiena. Esteka honetan egin dezakezu.

Gaiaren inguruan informazio gehiago behar baduzu, idatzi onarpena.ing@mondragon.edu helbidera.

Ondo izan

?

Galdera

Kaixo! Batxilergoko zein ikasgai ikasi behar dira Ikusentzunezko gradoan sartzeko? Bilboko zentruan ikusentzunezko gradua egongo da? Zein izan zen horreta sartzeko Ebauko nota pasa de urtetan?

Ana (Basauri) Tue Mar 05 13:43:14 GMT 2024

Erantzuna

Egun on.

Batxilergoko edozein ibilbide hartuta ere, sarbidea izango duzu Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduan.

Gradu hau, Aretxabaletako campusean eskaintzen da.

Notari dagokionez, urtez urte aldatzen joaten da eskaintzen diren plaza eta eskari kopuruaren arabera.

Informazio gehiago behar baduzu, idatzi helbide honetara: idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

Ondo izan

?

Galdera

Kaixo, Batxi 2n Marrazketa Teknikoa egin gabe podible da Ingenieritza Mekanikoa egitea? Zerotik hasten da graduan? Udaran egin beharko nuke?

Jon (Villabona) Sun Mar 03 22:44:51 GMT 2024

Erantzuna

Egun on:

Ingeniaritza Mekanikoan Gradua, Batxilergoan marrazketa teknikoa ikusi gabe egitea posible da. Ikasketa planean agertzen den pdf-an ikus dezakezu zein den irakasgaiaren edukia nahi izanez gero begirada bat boatzeko.

Gaiaren inguruan informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan Goi Eskola Politeknikoarekin onarpena.ing@mondragon.edu helbidera idatziz.

Ondo izan