Mugikortasuna eta nazioarteratzea
Mugikortasuna eta nazioarteratzea
Aukera izango duzu Europako eta Espainiako unibertsitateetan egonaldiak egiteko. Europako egonaldiak Erasmus+ programaren bidez antolatzen dira; Espainiako estatukoak, berriz, SICUE programaren bidez. Baina kontua ez da hor amaitzen. Europatik kanpoko unibertsitateetan ere egin ditzakezu egonaldiak. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren beka bat eskatu beharko duzu. Era berean, Espainiako estatuan eta atzerrian ere egin ditzakezu praktikak.
Hegoaldeko zein Iparraldeko herrialdeekin konektatuta
Munduarekin guztiz konektatuta lan egiten dugu, bai Hegoaldeko herrialdeekin, bai Iparraldekoekin. Hala, akordioak ditugu honako herrialde hauetako unibertsitate, eskola eta enpresa hauekin: Mexiko, Herbehereak, Norvegia, Suedia, Estonia, Danimarka, Finlandia, Belgika eta Ingalaterra.
Erasmus
Erasmus programaren bidez, aukera izango duzu atzerriko unibertsitateetan egonaldi akademikoak egiteko. Mondragon Unibertsitateak zenbait hitzarmen sinatuak ditu atzerriko unibertsitate prestigiotsuekin, Erasmus programaren bitartez ikasleen mugikortasuna sustatzeko. Atzerrian egon eta gero, ikasleek learning agreementean adosturiko kredituak eskuratuko dituzte.
Gradu Bukaerako Lana atzerrian
Erasmus programaren bidez, egonaldiak egingo dituzu atzerriko unibertsitateetan, eta learning agreementean adosturiko kredituak aitortuko zaizkizu. Era berean, Gradu Bukaerako Lana (GBL) atzerrian egiteko aukera izango duzu. Prozesuan zehar, ondoan izango duzu fakultateko tutorea, hau da, zure lanaren jarraipena egingo du hemendik..
Zer herrialdetan ikasi ahal izango duzu?
- Mexiko
- Herbehereak
- Norvegia
- Suedia
- Estonia
- Puerto Rico
- Kolonbia
- Danimarka
- Finlandia
- Txile
- Belgika
- Polonia
- Txekiar Errepublika
- Austria
- Suitza
- Turkia
- Taiwan
Atzerrian ikastearen eta lan egitearen abantailak
Lan-aukera gehiago izango dituzu.
Beste kultura batzuk ezagutuko dituzu.
Ikastetxeetan balio handia duten konpetentziak garatuko dituzu.
Beste hizkuntza batzuk ikasiko dituzu.