Erraztaile profil profesional berriaren gaineko informazio saioak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Erraztaile profil profesional berriaren gaineko informazio saioak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Lit masterra

Erraztaile profil profesional berriaren gaineko informazio saioak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Ekainaren 9an, Bilbao AS Fabrik-en eta Eskoriatzan egingo diren saioetan azalduko da Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterraren (Lit) nondik norakoak. Saioak 18:00etan hasiko dira.

2021·05·24

$titulo.getData()


Ekainaren 9an, unibertsitate masterrei buruzko informazio saioak antolatuko ditu Mondragon Unibertsitateak. Egun horretan, 18:00etan hasita, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen duen Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (Lit) azalduko zaie gertutatuko diren interesatu guztiei. Bi tokitan egingo dira informazio saioak, Zorrotzaurren, Bilbao AS Fabrik-en eta Eskoriatzako campusean. Irekita dago izen-ematea.

 

Izen-emateko informazio saioetan

Masterraren edukiak eta antolaketa ezaugarriak azaltzeaz gain, ekitaldi horiek baliatuko dira hitz egiteko master horretan susatzen den profil profesional berriari buruz: erraztaile profila. Profesional berri honek laguntzen du ikaskuntza errazten eta horretarako testuinguruak sortzen eta kudeatzen. 

 

2021-2022 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateak 16 unibertsitate master eskainiko ditu. Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (Lit) TeamLabs ikaskuntza laborategirekin batera diseinatu dugu.