Ikus-entzunezko Komunikazioa graduari buruzko podcast-a egin du 4. mailako ikasle talde batek

Atzealdea

Ikus-entzunezko Komunikazioa graduari buruzko podcast-a egin du 4. mailako ikasle talde batek

Ikus-entzunezko Komunikazioa

Ikus-entzunezko Komunikazioa graduari buruzko podcast-a egin du 4. mailako ikasle talde batek

Bost ataletan, ikasleek jorratu dituzte gradu barruko zein kanpoko kontuak eta egin dute etorkizunari buruzko gogoeta.

2023·05·24

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko Jone Markuleta, Julen Iglesias, Lara Garcia, Irati Alvarez eta Leire Llano ikasleek graduari buruzko podcast sorta bat grabatu dute Aretxabaletako campusean. 4. mailako ikasleek jorratu dituzte, modu informalean, era askotako gaiak: graduaren antolaketa, bizitza unibertsitarioa, etorkizunari buruzko gogoetak... 

 

Podcas-ak Aretxabaletako campuseko platoan grabatu dituzte eta, gaiaren arabera, gonbidatuek ere izan dituzte grabazioetan. Esaterako, ikasleen bizitzari buruz hitz egiteko graduko 3. mailako Ane Urresti eta Iker Mateo ikasleen testigantzak jaso dituzte. Ikasleek behin gradua bukatu eta gero duten bizitzari buruz berba egiteko, aldiz, Idoia Lahidalga ikasle ohia elkarrizketatu dute; azkenik, etorkizun profesionalari buruz hitz egiteko, bildu dira Ane Zuazubizkar kazetari eta ikasle ohiarekin.

 

Bost atal ditu podcast sortak. Hemen daude saioak ikusgai:

 

  1. atala: Graduaren oinarriak.
  2. atala: Ikasle bizitza.
  3. atala: Ikasle bizitza unibertsitatetik kanpo.
  4. atala: Irakasleak, kredituak eta azpiegiturak.
  5. atala: Etorkizuna.