Gastronomiako Irakasle Prestakuntzan unibertsitate masterreko ikasleak egonaldia egiten ari dira Euskal Herrian

Atzealdea

Gastronomiako Irakasle Prestakuntzan unibertsitate masterreko ikasleak egonaldia egiten ari dira Euskal Herrian

Gastronomia masterra

Gastronomiako Irakasle Prestakuntzan unibertsitate masterreko ikasleak egonaldia egiten ari dira Euskal Herrian

Online eskaintzen den unibertsitate masterreko ikasleek aukera izango dute bertatik bertara ezagutzeko, besteak beste, Basque Culinary Center-a eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.

2023·06·01

$titulo.getData()


Oraingo hilean, eta hiru astez, Euskal Herrian egonaldia egingo dute Gastronomiako Irakasle Prestakuntzan unibertsitate masterreko ikasleek. Bisitaren gertutik ezagutzea Basque Culinary Center-a (BCC) eta bere hezkuntza-ekosistema. Horrez gain, hainbat bisita egingo dituzte proiektu desberdinak ezagutzeko, tartetan, bisitatu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusa. Master honetan prestatzen dira profesionalak gastronomia irakasle izateko. Bi fakultateen artean antolatuta dago masterra, Culinary Center-a eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.

 

Online eskaintzen den unibertsitate honetan parte hartzen dute herrialde desberdinetako ikasleak. Lehenengo egonaldi honetan, hurrengo herrialdeetatik etorritako ikasleak bildu dira: Peru, Kolonbia, Mexiko, Txile, Panama, Ekuador, Brasil eta estatu Espainiarra. Egonaldi egitea hautazkoa da eta kokatuta dago Experiencia de aprendizaje en BCC moduluaren barruan. 

 

Euskal Herrian egongo diren hiru aste hauetan, parte hartuko dute BCC abian dituzten proiektu desberdinetan (aurkezpenak, mintegiak, bazkariak..), gainera, esan bezala, eguneko hainbat bisita egingo dituzte. Antolatzaileen esanetan, “hiru aste hauetan, ezagutuko dugu BCCren ereduko diziplina arteko arlo guztiak zeharkatuko dituen programazioa. Hainbat rol erabiliko ditugu ikaskuntza-esperientziak eta hezkuntza-testuinguruak bizitzeko eta esperimentatzeko, ikaskuntza-elementu horien hausnarketa eta barneratzea eta pertsonalizazioa eragiteko. Ikasteko espazio desberdinak ezagutuko ditugu, ikaskuntza esanguratsua garatzeko espazio horien egokitasuna ulertzeko Gainera, zeharkakoago proiektuak ikusiko ditugu eta parte hartuko dugu hainbat ikasturtetan garatzen ari diren ikaskuntza-esperientzietan. Halaber, egonaldia baliatuko dugu Euskal kultura ezagutze".