Webinar: Sistema elektrikoen garapena, ereduetan oinarritutako diseinuarekin
Webinar: Sistema elektrikoen garapena, ereduetan oinarritutako diseinuarekin
Webinar: Sistema elektrikoen garapena, ereduetan oinarritutako diseinuarekin
Mintegiaren gai nagusia izango da simulazio tekniken denbora errealeko aplikazioa, sistema elektrikoak, potentzia bihurgailu elektronikoak eta biltegiratze sistemak aztertzeko, horiek funtsezkoak izango baitira energia eraginkortasunaren, energia berriztagarriaren eta mugikortasun elektrikoaren arloan irtenbide berritzaileen bilaketan aurrera egiteko.
Erregai fosilekiko mendekotasuna, energia eskariaren etengabeko gorakada eta funtsezko sektore ekonomikoetan, hala nola garraioan, elektrizitatearen sorreran, transmisioan eta banaketan, ekoizpen industrialean, eta eraikinetan CO2 igorpenak murrizteko dagoen beharra, gaur egun ditugun erronketako batzuk baino ez dira. Energia elektrikoaren sektorea funtsezko pieza izan da erronka horiei erantzuteko eta energiaren arloan munduan dauden asmo handiko helburuak lortzeko, besteak beste, energia eraginkortasuna hobetzea, energia berriztagarrien integrazio masiboa eta garraioaren elektrifikazioa.
Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek ereduetan oinarritutako diseinua duten sistema elektrikoen garapenari buruzko jardunaldi bat antolatu dute, Speedgoat eta MathWorksekin batera. Saioak 4 ordu iraungo du, birtuala izango da, eta apirilaren 20an egingo da, 15:00ean hasita.
Ekitaldi birtual honek elektrifikazioaren arloarekin lotura duten hainbat adibide eskainiko ditu, eta joera teknologiko orokorrak jorratu ditu, eta simulazioaren abantailak denbora errealean erakutsiko, aplikazio espezifikoak eta zuzeneko erakustaldiak erabiliz.
Energia eraginkortasunaren hobekuntza, energia berriztagarrien integrazio masiboa eta garraioaren elektrifikazioa berrikuntzarako merkatuko funtsezko eremutzat identifikatuta, ekitaldiak lau hazkunde eremu hauek izan ditu ardatz: sistema elektrikoak, potentzia elektronika, energia biltegiratzeko sistemak eta trakzio elektrikoa.
Egitaraua:
15:00 Challenges in Electrical Systems Development
Tony Lennon, MathWorks
15:20 Performing Power Systems Studies
Graham Dudgeon, MathWorks
15:40 HIL Testing of DC Microgrid Applications
Eneko Unamuno, Mondragon University
(10 min break)
16:10 HIL Testing for Onboard Power Systems
Shang-Chuan Lee, MathWorks
16:30 Real-Time Solutions for Power Electronics
Matthias Schiesser, Speedgoat
16:50 HIL Platform for E-Mobility Traction Applications
Fernando Garramiola, Mondragon University
17:10 Modeling and simulating power electronics with Simscape Electrical
Sabin Carpiuc, MathWorks
(10 min break)
17:40 Model-Based Design for Electric Motor Control
Pablo Romero Cumbreras, MathWorks
18:00 HIL Testing of Electrical Powertrains
Abhi Shankar Abhinav, MathWorks
18:20 Battery Management Systems with Simulink
Javier Gazzarri, MathWorks
18:40 Real-Time Testing for Electrification
Carlos Villegas, Speedgoat