World Star Student Awards lehiaketarako sailkatu da Mondragon Unibertsitateko Industria Diseinuko Ingeniaritza Graduko ikasle talde bat

Atzealdea

World Star Student Awards lehiaketarako sailkatu da Mondragon Unibertsitateko Industria Diseinuko Ingeniaritza Graduko ikasle talde bat

LEHIAKETA

World Star Student Awards lehiaketarako sailkatu da Mondragon Unibertsitateko Industria Diseinuko Ingeniaritza Graduko ikasle talde bat

Diseinu industrialeko ingeniaritzako ikasle talde batek nazioarteko lehiaketara igarotzea lortu du 2023ko Liderpack Sarietan Gazte Diseinuaren kategorian saritutako «Magma» proiektuari esker

2023·10·19

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Industri Diseinuko Ingeniaritza Graduko ikasle-talde batek Liderpack 2023 saria irabazi du, Gazte Diseinuaren kategorian. Ondorioz, ikasle horiek Estatuko ordezkariak izango dira World Star Student Awards lehiaketan. Ward Packaging Organization erakunde ospetsua da nazioarteko lehiaketa horren antolatzailea.

Proiektu saridunak «Magma» du izena, eta egileak Natale Armendariz Beguiristain (Ordizia), Maider Armentia Viteri (Getxo), Oier Bengoetxea Galdona (Gamiz-Fika) eta Itziar Sanchez Ocen (Getxo) dira. Proteina-pote bat da, diseinu erakargarri, ergonomiko eta metagarria duena. Ezaugarri horiek bermatu egiten dute haren jasangarritasuna eta banatzeko erosotasuna. Izan ere, berriz betetzeko ontzi zeharrargi eta monomateriala da, % 100 plastiko birziklatuz eta birziklagarriz egina, estetikaren aldetik minimalista eta erraz metatzeko aukera ematen duena. Ahokadura bidez ixten da, koilaratxoa estalkian integratua du eta forma ergonomikoa du.

Esan beharra dago hori ez dela lortu duten lehen aintzatespena. Joan den ekainean accesit bat lortu zuten «Magma» proiektuarekin, Bilgarri eta Enbalajearen Berrikuntza Klusterrak Valentzian antolatutako Bilgarri eta Enbalajearen Sari Nazionalen XIV. edizioan. Horrez gain, publikoaren sari berezia ere lortu zuten lehiaketa horretan.

Ospea eta aintzatespena

Mondragon Unibertsitateak 25 urteko ibilbide sendoa du Industria Diseinuko ingeniariak prestatzen. Horren erakusgarri dira unibertsitateko ikasleek nazioko eta nazioarteko azken lehiaketetan lortutako ospea eta aintzatespena. Unibertsitate-ereduak merkatuaren joeretan erabat eguneratuta dagoen irakasle-taldea du oinarri. Irakasleok lehen mailako ezagutza eskaintzen diete ikasleei, lan-munduan izango dituzten beharretara bideratua.