Eskuragai dago Mondragon Goi Eskola Politeknikoak profesionalei 2020-2021 ikasturtean eskainiko dizkien ikastaro guztien katalogoa

Atzealdea

Eskuragai dago Mondragon Goi Eskola Politeknikoak profesionalei 2020-2021 ikasturtean eskainiko dizkien ikastaro guztien katalogoa

PROFESIONALENTZAKO IKASTAROAK

Eskuragai dago Mondragon Goi Eskola Politeknikoak profesionalei 2020-2021 ikasturtean eskainiko dizkien ikastaro guztien katalogoa

2.500 profesional baino gehiago formatzen dira urtero hainbat modalitatetan (online, erdi presentziala, presentziala) eta egoitza ezberdinetan (Arrasate, Bilbo, Hernani, Goierri…) eskaintzen diren ikastaro eta master teknologikoei esker

2020·07·15

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du jardunean diren profesionalei espezializazio ikastaroak eskaintzen, urtero 2.500 profesional baino gehiagok bat egiten duen eskaintza teknologikoa. Urtero berrikusten da formazio eskaintza merkatuan puntakoak diren azken diziplina nahiz teknologiei tokia egiteko. Oraingo honetan, lantaldeak 70 ikastaro baino gehiago definitu ditu eta euren garapen profesionalari mesede egingo dioten tresna eta teknika berrietan formatu eta espezializatu nahi diren profesionalen eskura jarri.

Jarraian, kontsulta daiteke lau bloke nagusitan antolatuta dagoen gure formazio eskaintzaren diptiko interaktiboa:

  • Ingeniaritza Mekanikoa, Elektronika eta Fabrikazio Prozesuak    
  • Informazioaren Teknologia
  • Industria Antolaketa
  • Proiektuen kudeaketa

pdf

Deskargatu katalogoa

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu https://www.mondragon.edu/cursos/es edo jarri harremanetan cursosingenieria@mondragon.edu / +34 943 71 21 83