Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleek sektore aeronautikoaren estrategia teknologikoan sakontzen dute, ITP Aeroko aditu baten eskutik

Atzealdea

Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleek sektore aeronautikoaren estrategia teknologikoan sakontzen dute, ITP Aeroko aditu baten eskutik

HITZALDIA

Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleek sektore aeronautikoaren estrategia teknologikoan sakontzen dute, ITP Aeroko aditu baten eskutik

Jaime Fernández-Castañedak, ITP Aeroko Teknologia Garapeneko Head denak, hitzaldia eman zuen Mondragon Unibertsitateko Orona Ideo campuseko auditorioan

2022·06·07

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Industria Ingeniaritzako Masterraren lehen mailako ikasleek Jaime Fernandez-Castañeda hartu zuten Galarretako Orona Ideo campusean (Hernani). ITP Aeroko Teknologia Garapeneko Zuzendariak hitzaldia eman zuen sektore aeronautikoan jarraitzen ari diren estrategia teknologikoari buruz, eta bereziki azpimarratu zituen hidrogenoa eta elektrifikazioa.

Hitzaldian, Fernandez-Castañedak hainbat mito desmuntatu zituen, eta puntako sektore estrategiko baten errealitate teknikoa erakutsi zuen, ikuspegi ekonomiko eta sozial batetik. Saioan, beste gai batzuk ere jorratu ziren: erregai berriak, materialak, produktu kontzeptuak edo fluxu supersonikoaren arazoak.

Fernández-Castañedak ingeniaritza aeronautikoa ikasi zuen Madrilen, eta ibilbide luzea du sektore aeronautikoan. Teknologia Garapeneko Zuzendari izendatu aurretik, Ingeniaritza eta Garapen burua izan zen filial mexikarrean, eta Simulazio Teknologien burua. ITP Aero konpainian 24 urteko esperientzia izateak sektore aeronautikoan duen ezagutza zabala bermatzen du.

 

ITP Aero

ITP Aero entitate korporatiboa da Rolls-Royce Taldearen baitan, eta munduko motor eta osagai aeronautikoen bederatzigarren konpainia da. Egoitza Zamudion du (Bizkaia), eta konpainiak berrikuntzaren aldeko apustu sendoa egin du. Gaur egun, esan daiteke korridore bikoitzeko hegazkinen erdiek baino gehiagok ITP Aero produktua dutela.

 

Enpresarekiko hurbiltasuna

Mondragon Unibertsitatea enpresa munduan murgilduta dagoen unibertsitatea da, eta horrek erraztu egiten du ikasleek egunerokoan harreman zuzena izatea erreferentziazko enpresekin eta profesionalekin..

Eskerrik asko Jaime, datorren ikasturtean berriro gurekin izatea espero dugu.

 

Mondragon Unibertsitatea, learning from reality.