Kirol zerbitzuak parte hartze aktiboa izan du Bilbao AS Fabrik campuseko "Hiruak bat" jaialdiaren lehen edizioan

Atzealdea

Kirol zerbitzuak parte hartze aktiboa izan du Bilbao AS Fabrik campuseko "Hiruak bat" jaialdiaren lehen edizioan

Bilbo campus jaia

Kirol zerbitzuak parte hartze aktiboa izan du Bilbao AS Fabrik campuseko "Hiruak bat" jaialdiaren lehen edizioan

Ikasle zein langileek hartu zuten parte Kirol Zerbitzutik egun hau girotzeko antolaturiko ekintzetan

2023·06·01

$titulo.getData()


Pasa den astean ospatu zen lehen adlzi Bilboko campusean "Hiruak bat" eguna eta kirol zerbitzuak parte hartze aktiboa izan zuen ekintza ezberdinak antolatuz.  

Goizean kirol jolas ezberdinak antolatu ziren kurtso eta fakultate ezberdinetako ikasle eta langileak erlazionatu eta giroa alaitzeko helburuaz; lokotx bilketa, soka saltoa eta sokatiraz gain, txapel jaurtiketa ere antolatu zen. Bazkal ondoren aldiz mahai jolas ezberdinetan txapelketak antolatu ziren: mus, partxis, xake eta black jack jokamoldetan.

Eguraldia lagun, giro bikaina izan genuen egunean zehar eta eskertzekoa da ikasle zein langileen parte hartzea antolaturiko ekintza ezberdinetan.

Jolasen argazkiak eta eguneko argazki guztiak ikusgai

Datorren Buatxabaltan gehiago!!