Huhezinema 2010: Ideiak biluztu, busti Huhezineman

Atrás

Huhezinema 2010: Ideiak biluztu, busti Huhezineman

Huhezinema 2010
 

Evento

Huhezinema 2010: Ideiak biluztu, busti Huhezineman

Fecha y hora

27 abril - 29 abril

Lugar

Aretxabaleta

Huhezinema 2010: Ideiak biluztu, busti Huhezineman

Ez dago birik hirurik gabe. Hori gogoan, HUHEZI fakultateko ikasleek, Ikus-entzunezko Komunikazioan dabiltzan 4. mailakoak, hasi dira prestatzen Huhezinemaren hirugarren aldia, departamenduko zenbait irakasleren laguntzarekin. Huhezinema film laburren zinemaldia da, eta egingo da apirilaren 27tik 29ra bitartean, Debagoieneko zenbait gunetan, baina bereziki Mondragon Unibertsitatearen Eskoriatzako fakultatean. Lanak aurkezteko epea martxoaren 12an amaituko da.

Izen-ematea behar bezala egiteko, ezinbestekoa da lau urrats egitea. Lehenik, Huhezinemako webgunearen bitartez izen-emate orria jaitsi behar da. Bete eta bidali egin behar da posta arruntez edo e-mail bidez, zuzendariaren nortasun txartelaren kopiarekin, filmaren kartelarekin eta bi fotogramarekin batera, jpg formatuan. Halaber, film labura DVD formatuan bidali beharko da ondorengo helbidera: HUHEZINEMA 2010 Film Laburren Jaialdia, HUHEZI - Dorleta auzoa, z/g, 20540 Eskoriatza.

Ixten denean lanak bidaltzeko epea, Aukeraketa Batzorde batek film laburrak ikusi eta aukeratuko du aurkeztutako filmetan zeinek parte hartuko duten lehiaketan. Antolatzaileen eskuetara heltzen diren lanen artetik 10 aukeratuko dituzte Sail Ofizialean lehiatzeko. 10 film laburrok 400 euro jasoko dituzte aukeratuak izateagatik bakarrik. Orobat, Epaimahai Ofizialak 400 euroko dirusaria banatuko dio euskarazko Film Labur Onenari eta aipamen bereziak fikzio, dokumental eta animaziozko film labur onenei.

Sariak apirilaren 29an banatuko dira ekitaldi berezi batean, eta ezinbestekoa izango da bertan parte hartzaileak izatea, ekitaldian bertan jakinaraziko baitira saridunak.