‘Trantsizio ekosozialerako garapen-eredu bizigarria’ ikertu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko talde batek, hezkuntzaren ikuspuntutik

Atrás

‘Trantsizio ekosozialerako garapen-eredu bizigarria’ ikertu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko talde batek, hezkuntzaren ikuspuntutik

Ikerketa

‘Trantsizio ekosozialerako garapen-eredu bizigarria’ ikertu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko talde batek, hezkuntzaren ikuspuntutik

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileak diren Itxaso Apraiz, Jon Mentxakatorre, Ylenia Barrutia eta Aitziber SarobeK, Gipuzkoak Foru Aldundiak sustatutako eta finantzatutako proiektu bat garatu dute 2024-2025 ikasturtean. Ikerketako ondorioek erakusten dute, besteak beste, ikasleen gaiarekiko egungo jakintza-maila baxua dela eta etorkizunera begira ez dutela beraien burua eraldaketarako eragiletzat ikusten.

20·06·2025

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileak diren Itxaso Apraiz Larruzea, Jon Mentxakatorre Odriozola, Ylenia Barrutia Arizaga eta Aitziber Sarobe Egigurenek, Gipuzkoak Foru Aldundiak sustatutako eta finantzatutako proiektu bat aurrera eraman dute 2024-2025 ikasturtean.

 

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Bizidunontzako Zientziak ikertaldeak, ‘Trantsizio ekosozialerako garapen-eredu bizigarria: Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoa trantsizio sozioekologikoaren bidean jartzeko, bizitzaren mugak kontuan hartuko dituen garapen teknologikoa irudikatzeko hezkuntza’ izenburua duen ikerketa-proiektua aurrera eraman du. Ikerketa hau Gipuzkoako Foru Aldundiak 2024ko deialdiko dirulaguntzek sustatutako eta finantzatutakoa izan da, ‘Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozio-ekonomikoan trantsizio ekologiko, jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programa’ barruan kokatzen dena.

 

Hala azaldu dute ikertzaileek: “Gurea bezalako gizarte industrializatuetan, trantsizio ekologikoaren gako nagusienetako bat  teknologiaren garapenean dago. Lanbide Heziketa da, berariaz, Bigarren Hezkuntzan eta Goi Mailako Hezkuntzan ikasleak lanerako prestatzen dituen etapa. Horregatik, garrantzitsua da ikasleek garapen teknologikoaren jasangarritasunari begira dituzten ideietan eragitea”.

 

Krisi ekologiko globalak erakusten du planetaren mugak gainditzen ari garela: “Alegia, hainbesterainokoa da gure eragina sistema bizidunetan, ezen gure biziraupena bera ere arriskuan jar genezakeen. Planeta mailako eskala honek gurean nola hartzen duen lurra ulertzea ezinbestekoa da, tokian tokiko garapen sozioekologikoa, eta ondorioz teknologikoa, bizigarria izan dadin, guztiontzat bidezkoa izango den etorkizuna bermatzeko”. Hori horrela, ikerketa kualitatibo bat aurrera eraman da Gipuzkoako Lanbide Heziketako hiru ikastetxetan goi-mailako zikloetan ikasten ari diren ikasle-lagin batekin eta talde-eztabaida bitartez identifikatu dira ikasleek krisi ekosozialarekiko eta Garapen Jasangarriaren Helburuekiko dituzten ezagutzak, ezagutza hauek ikasten ari diren zikloen hautaketan izan duten eragina zein izan den eta aurrera begira, ikasketek bideratuko dituzten lanbidea nola irudikatzen duten jasangarritasunaren ikuspuntutik hala nola beraien etorkizuneko langile-roletik.

 

Ikerketako ondorioek erakusten dute, besteak beste, ikasleen gaiarekiko egungo jakintza-maila baxua dela eta etorkizunera begira ez dutela beraien burua eraldaketarako eragiletzat ikusten. Etorkizuna efizientzia teknologikoaren, eta bereziki materialen erabilera arduratsuaren, bidetik ikusten dute. Materialen krisia existitzen da beraien pentsamenduan; ordea, krisi ekologikoa ez.

 

Ikerketak argitara ekarri duen muga hori gainditu nahian, proiektuan proposamen bat egin da hurrengo 2025-2026 ikasturtera begira Lanbide Heziketako curriculumean txertatuko den “Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna” modulua elikatu lezakeen ideia-multzo batekin, trantsizio sozioekologikorako bidean, bizitza erdigunean jartzeko helburarekin.


Mucho más que universidad