400 ikasle inguru atzo jokatutako futbol 7 eta eskubaloi txapelketetan

Atzealdea

400 ikasle inguru atzo jokatutako futbol 7 eta eskubaloi txapelketetan

Futbol 7 eta eskubaloi txapelketak

400 ikasle inguru atzo jokatutako futbol 7 eta eskubaloi txapelketetan

Atzo jokatu ziren futbol 7 eta eskubaloi txapelketak Arrasateko kirol instalakuntzetan

2023·01·27

$titulo.getData()


Atzo jokatu ziren futbol 7 eta eskubaloi txapelketak Arrasateko kirol instalakuntzetan eta 400 ikasle inguruk hartu zuten parte.

Futbol 7aren kasuan, 33 talde aritu ziren lehian eta guztira goizean zehar 60 partidu inguru jokatu ondoren, "Txipitronika" taldea izan zen irabazlea. Garaikurraz gain, Forum Sport dendan erabiltzeko erosketa baleak ere jasoko dituzte opari gisa. Argazki eta emaitzak.

Eskubaloia aldiz, Mondragon Unibertsitateko txapelketen barruan 2.jokamoldea izan da eta 3 talde aritu ziren lehian. Beraien artean triangular bat jokatu ondoren, gizonezko zein emakumezko ordezkari hoberenek, martxoaren 9an Gasteizen jokatuko den Euskadiko unibertsitate arteko txapelketarako taldeak osatuko dituzte. Argazki eta emaitzak.

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!! Eguraldi kaskarra izan arren, giro bikaina izan genuen txapelketan.