myGADEko Erronka Globala - Iraunkortasunaren Nazioarteko Astea
myGADEko Erronka Globala - Iraunkortasunaren Nazioarteko Astea
myGADEko Erronka Globala - Iraunkortasunaren Nazioarteko Astea
myGADEko bigarren mailako ikasleen Erronka Globala apirilaren 19, 20 eta 21era izan da
Erronka Globala Vives (Belgika), Tampere (Finlandia), Leiria (Portugal) eta Mondragon Unibertsitateko (Espainia) Enpresagintza Fakultatearen arteko elkartruke birtuala izan da.
Helburua sektore bereko enpresek herrialde bakoitzean Sustainability Reports-ak argitaratzeko duten moduaren antzekotasunak eta desberdintasunak aztertzea izan da, erregulazioak zein diren, nola aplikatzen dituzten, etab. Gainera, herrialdeetako jardunbide/praktika egokiak detektatu behar izan dituzte.
Guztira 15 talde aritu dira lanean sektore hauetan: automobilak (automobilen eraikuntza), produktu kimikoak, erregai-konpainiak, aire-garraioa – Aire-konpainiak, finantza-zerbitzuak: Bankuak edo aseguru-konpainiak, baso- eta paper-produktuak, telekomunikazio-zerbitzuak, hondakinen kudeaketa, etxeko produktuak, makineria eta ekipo elektrikoa, elikagaien edo edarien ekoizpena, posta-zerbitzuak, hotelen katea eta kontabilitate-bulegoak.
Lan-dinamika honakoa izan da:
- Talde bakoitzak sektore batean lan egin du, sektoreko enpresa bat aukeratuz eta Sustainability Report-a (informazio finantzarioa eta ez-finantzarioa duena) bilatuz.
- Txostenean aztertzen diren alderdiak aztertu dituzte, eta ideiak eta jardunbide egokiak trukatu dituzte lau herrialdeetako parte-hartzaileen artean (Finlandia, Portugal, Belgika eta Espainia).
- Azken egunean talde guztien aurkezpenak egin dira.
Zorionak guztioi egindako ahalegin eta lanagatik!