Hurrengo urratsak

Kontuan izan beharreko dokumentuak

Jarraian, atzerrira joan aurretik, atzerrian egon bitartean eta atzerritik itzultzean eduki beharreko, bete beharreko eta entregatu beharreko dokumentuak azaltzen dira.

Atzerrira joan aurretik

  • Learning Agreement. Ikasleak atzerrian egingo dituen ikasgaien erlazioa jasoko duen dokumentua eta hiru partaideek sinatu beharko dute (Mondragon Unibertsitatea, ikaslea eta atzerriko unibertsitatea).
  • Nortasun agiri nazionala edo Pasaportea. Indarrean egon beharko da egonaldi guztian.
  • Europar osasun txartela. Indarrean egon beharko da egonaldi guztian (ERASMUS+ eta DIPLOMA BIKOITZA).
  • Segurua. MUtik kudeatu eta ordaintzen den segurua (ERASMUS+ , DIPLOMA BIKOITZAK eta HITZARMENAK). Osakidetza "desplazado" status-a (SICUE).
  • Visadoak. Ikasle visak estaldura egokiena (HITZARMENAK).
  • OLS (Online Language Support). Ezin bestekoa da prozedura hau jarraitzea (ERASMUS+).

Atzerrian egon bitartean

  • Ikasgaien balidazioa. Learning Agreement-ak ziurtatu.
  • OLS (Online Language Support). B2 maila baino bajuagoa atera duten ikasleek online ikastaroa egin beharko dute.
  • Atzerriko noten agiri ofiziala. Noten agiri ofiziala entregatu beharko da eta atzerriko unibertsitatearen sinadura eta zigilua izan beharko du.

Atzerritik itzultzean

  • OLS (Online Language Support). Froga bat egin beharko du ikasleak bere ingles/frantses maila akreditatzeko. Froga egitea derrigorrezkoa izango da eta jakinarazpena jaso ondoren 30 eguneko epea izango du ikasleak froga egiteko.
  • Learning Agreement. Arrasateko Campuseko 2. eraikuntzako harrera nagusian utzi koordinatzailearen izenean.
    • Ikasgaietan aldaketarik ez bada eskaerarekin bidalitako dokumentua hiru partaideek sinatu beharko dute.
    • Ikasgaietan aldaketak egon badira, eskaerarekin bidalitako dokumentua sinatzeaz gain, Mudletik betetako atala ere sinatu beharko dute hiru partaideek.
  • Certificate of attendance. Bi dokumentu original ekarri beharko dira sinadura eta zigiluarekin.
  • ERASMUS+ ikesta. Online bete beharreko inkesta (ERASMUS+).
  • Nazioarteko harremanetako inkesta. Emailez jasoko du ikasleak Google forms bidez.
  • Dokumentu hauek entregatzea derrigorrezkoa da eta ez entregatzeak beka galtzea suposa dezake.
  • Dokumentuak entregatzeko epea: atzerriko unibertsitateko azkenengo egunetik astebete.

 

Informazioa gehitu

Jarraitu beharreko pausoei buruzko informazio gehiago lortzeko, oharrak, ziurtagiriak, bekak eta aseguruak honako dokumentu hau ikus dezakezu

pdf

Documento Outgoing

Urratsak, oharrak, ziurtagiriak eta bekei buruzko informazio osoa eta zehatza...