Ebaluazio programa eta txostenak
SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA
Gure etengabeko hobekuntza bideari jarraituz, Enpresagintza Fakultateak, UNIBASQ-eko AUDIT programan oinarrituta, bere Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemak- KBBS- diseinatu du.
VERIFICA
Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta. Es un programa para la evaluación de las propuestas de planes de estudio oficiales diseñados en consonancia con el EEES (Espacio Europeo de Educación Superior).
ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.
MONITOR
Titulu ofizial baten egiaztapen memoriaren aldaketen proposamenerako programa bat da.
ACREDITA
Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.
ACREDITA PLUS
Programa honek hainbat diziplinatako tituluei aukera ematen die ospe ezaguneko EUR-ACE® zigilu internazionala lortzeko, tituluaren egiaztapena berritzeko prozesuarekin batera.
DOCENTIA
Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko..