Prezioak, bekak eta laguntzak
Prezioa
Masterraren prezio osoa 8.500 €-koa da eta ondoren azaltzen den bezala ordaindu beharko da:
* OHARRA: Kontseilu Errektoreak gaurkotuko ditu urtero ikasturteko inporteak.
- Plaza erretserbarako %5: 425 €
- Matrikula %35: 2.975 €
- 2017ko abendua: 1.700 €
- 2018ko otsaila: 1.700 €
- 2018ko apirila: 1.700 €
Bekak eta Diru Laguntzak
BEKABIDE programarekin ikasleen eta euren familien ahalbide ekonomikoetara egokitzen ditugu ordainketak.
Mondragon Unibertsitatean ikasteak ekarriko lituzkeen gastuak eta diru-sarrerak kontuan hartuta, kasuan kasuko azterketa egiten dugu ikaslearen familiaren egoera ekonomikoa ikusita,…, eta programaren onuradun izateko jarraitu beharreko irizpideak erabilita.
Horretarako, ondorengo diru-laguntza hauek kudeatzen ditugu.
Beka ofizialak
Deialdi orokorrak
Ikaslearen administrazio-egoitzaren arabera, Eusko Jaurlaritzako edo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko beka eskatu ahal izango du.
Deialdi hauetan honako diru-laguntzak ematen dira: matrikula, ikas materiala, garraioa, egoitza…
Prezio publikoen diru-laguntzak
- Familia ugarientzako diru-laguntzak
- Familian kideren bat ezgaitasun batekin duten familientzako diru-laguntzak
- Ekintza terroristen biktimentzako diru-laguntzak
- Genero indarkeriaren biktimentzako diru-laguntzak
Unibertsitate mugikortasunerako diru-laguntzak
Unibertsitatearen diru-laguntzak
- Batxilergoan ohorezko matrikula izateagatik
- Lehen ikasmailako ikasle berrientzat
- Unibertsitateko departamentuetan laguntzeagatik
- Gradu/Master Bukaerako Lanerako laguntza-poltsa
- Ikasi eta lan aldi berean egiteagatik
Kontaktuak
Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko: BEKABIDE
Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.