Helburuak eta konpetentziak

Ekintzailetza eta Berrikuntza Irekia

Titulazio Ofiziala

Ekintzailetza eta Berrikuntza Irekia Masterra

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

Bilbo

Hizkuntzak

Gaztelera/Ingelesa/Euskara

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1531762, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Zer behar duzu master hau ikasteko?

  •   Gauza berriak aurkitzea gustatzen zait
  •   Egiten hobeto ikasten dut; akzioan
  •   Taldean lan egitea gogoko dut
  •   Kezkatzen naute gizartearen egingo erronkek
  •   Berrikuntzak eta joera berriek mugiarazten naute

Persona

  •   Bidaiak egiten ikasten dut
  •   Giro aldakorrak eta erronka berriak gustatzen zaizkit
  •   Pertsona sortzaile eta dinamikoa naiz
  •   Ekitea gustatuko litzaidake
  •   Nire pasioa nire lanbide bihurtu nahi dut

Helburuak eta konpetentziak

Ekintzailetza eta Berrikuntza Irekiaren masterrak, enpresa mundurako prestatzen ditu parte-hartzaileak; horretarako, proiektu eta talde ekintzaileak gidatzeko beharrezkoak diren trebetasunak, ezagutzak eta loturak ematen dizkie; horri esker, ekintzailetzako eta berrikuntzako ekosistemetan identifikatutako problematiketarako irtenbideak proposatzeko gai izango dira, enpresa berriak sortu eta arrakastaz kudeatzeaz edota produktu berritzaileak garatzeaz gain.  

Ikuspegi ekintzaile batetik, master honek honako hauek bilatzen ditu:

  • Negozio berriak sortzeko ekintzailetzako eta berrikuntza irekiko tresnak eta teknikak aplikatzea.
  • Ekintzailetzako eta berrikuntzako ekosistemetan identifikatutako problematikei irtenbideak proposatzen dizkieten proiektu eta talde ekintzaileak gidatzea.
  • Negozio aukerak identifikatzea, diziplina anitzeko taldeak osatzea eta negozio eredu berritzaileak diseinatzea.
  • Negozio berriak edo errealitate barne ekintzaileak sortzeko, ezinbestekoak diren tresnak eta konpetentziak eskaintzea.
  • Funtsenezko enpresa arazoak identifikatzea, honek ekar ditzakeen galderak ikusteko eta konponbide eta ekintza zehatzak proposatzeko gai izatea.
  • Negozio aukerak edo egungo negozioen osagarritasuna detektatzea. Aukera horretarako irtenbiderik egokiena diseinatzea eta merkatu jakin batean ezartzea.

Parte hartzaileek ikasketak amaitutakoan eskuratuko dituzten gaitasunak lau eremutan sailka daitezke:

Master honen konpetentzia espezifikoak hauek dira:

KE1. Berrikuntza trantsizioan dagoen mundu batean.

Berrikuntza estrategia sortu, komunitateko berrikuntza irekiaren bitartez, bizi dugun trantsizio mundua kontuan hartuta. Hori dela eta, ziurgabetasunaren kontzientzia izatea beharrezkotzat joko da, arriskuak gutxitzeko. 

KE2. Lidergo ekintzailea. Banakako eta taldekako lidergoa gauzatzea proiektuetan.

Auto-lidergoa eta taldeko lidergoa modu kooperatiboan konbinatzea/integratzea, egungo eta etorkizuneko gizartearen inguruko erronka lokalei zein globalei aurre egiteko.

KE3. Emaitzetara bideratuta. Enpresa zuzendaritza. Enpresa estrategiak planifikatzea, garatzea eta ezartzea. 

Enpresaren informazio juridiko-legala eta ekonomiko-finantzarioa aztertzea, eta ondorioak ateratzea, enpresak etorkizunean izango duen hazkunde eta proiekzio positibora bideratutako estrategiak diseinatzeko.

KE4. Mundo digital konektatua.

Erakundearen aldaketa digitala, prozesuei, produktuei eta aktiboei gaitasun digitalak aplikatuz, eraginkortasuna eta bezeroarentzako balioa hobetzeko, arriskua kudeatzeko eta diru sarrerak sortzeko edo lehiakortasuna hobetzeko aukera berriak aurkitzeko.

KE5. Negozio berrien ikuspegia.

Martxan dauden konpainietan negozio berriei ekitea edo proiektu berritzaileak garatzea, momentuko eta etorkizuneko gizarte eta merkatu premietara egokituta.

KE6. Estrategia eta negozio ereduak sortzea.

Estrategia holistikoak garatzea, negozio ereduetan. Ikerketa, asmaketa, produktuaren / zerbitzuaren garapena, salmentak, marketina eta komunikazioa.

Konpetentzia hauek eskuratu ahal izateko, hurrengo ikasketa plana diseinatu da:

 

Bestalde, master honetan lortutako ikaskuntza emaitzak MECESeko (Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparrua) 3. mailara egokitzen dira.

Unibertsitatea baino gehiago gara