Banatu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lan onenen Kimu Berri sariak

Atzealdea

Banatu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lan onenen Kimu Berri sariak

Kimu Berri Sariak 2023

Banatu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lan onenen Kimu Berri sariak

Ekainaren 2an, Aretxabaletako campusean egindako ekitaldian, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek Gradu Bukaera Lanen aurkezpen publikoa egin eta Kimu Berri sarietan parte hartu zuten. Ekitaldian elkartu ziren ikasleak, fakultateko tutoreak eta erekundeetako tutore eta ordezkariak. Aurkezpena streaming bidez eskaini zuten.

2023·06·05

$titulo.getData()


Ekainaren 2an, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko 4. mailako ikasleek Gradu Bukaera Lanen (GBL) aurkezpen publikoa egin zuten irakasle, erakundeetako tutore eta ikasleen aurrean. Ohi bezala, aurkezpen publiko hau baliatu da Kimu Berri lehiaketa egiteko; aurtengoa izan da lehiaketa honetako 9. edizioa. Aretxabaletako campusean egin zen emanaldia eta streaming bidez jarraitu ahal izan zen. Ekitaldiaren ongietorria Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak egin zuen.

 

Aurtengo Kimu Berri lehiaketan epaimahaia hiru lagunek osatu dute: Mikel Orobengoa ISEA Enpresako Zerbitzu Aurreratuetan Berrikuntzako zuzendariak, Koldo Azkoitia Debagoieneko Mankomunitateko Eskualdeko Agentziaren arduradunak eta Maialen Torres Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakasleak.

 

Ikasleen aurkezpenak piching estilokoak izan dira. Saridunak erabakitzerako orduan, honako irizpideak hartu dituzte kontuan epaimahaikideek: aurkezpenaren argitasuna, interesa pizteko gaitasuna, aurkezpenaren erakargarritasuna eta originaltasuna, hizkuntz zuzentasuna eta, azkenik, baliabideen egokitasuna eta denboraren kudeaketa. Behin aurkezpen publiko hauek eginda, hurrengo egunetan egingo dituzte ikasleek GBLn defentsa akademikoak.

 

Ikasturte honetan, 20 Gradu Bukaerako Lan egin dituzte Ikus-entzunezko Komunikazio graduko ikasleek, denak ala denak, enpresa eta erakundeekin elkarlanean; horietako batzuk bakarka egin dituzte -dual ibilbidekoak-  eta beste batzuk, aldiz, hiru edo bi laguneko taldetan. Oraingo ikasturtean, honako erakundeekin batera egin dituzte GBLak: Intxarorta 1937 elkartea, Dabadaba, Quadball Euskadi, Ttipi-Ttapa fundazioa, Gaztezulo aldizkaria, Aztibegia elkartea, Araberri Basket Club, Ndank Ndank elkartea, Basque Research and Technology Alliance (BRTA), Ekai Center, Hermanas Hospitalarias-Aita Menni, Garabide elkartea, Yaakar elkartea, Bakalao Elkartea, Manahmana, Bizpoz, AZK komunikazio agentzia, Laboral Kutxa, Sorland eta Emun.

 

Hiru sari banatu dira aurtengo lehiaketan. Bi sari taldean egindako proiektuen artean esleitu dira eta, hirugarrena, ostera, dual ibilbidea aukeratutako ikasleen artean. Gainera, epaimahaikideek laugarren aurkezpen bati ere aipamen berezia egin nahi izan diote. Horrela geratu da Kimu Berri 2023 lehiaketako palmaresa:

 

IRABAZLEAK 2023

1. saria. Taldean egindako aurkezpena

2. saria. Taldean egindako aurkezpena

1. saria. Banaka egindako aurkezpena (dual ibilbidea)

  • Ikaslea: Ihintza Beristain.
  • GBL: Marka lanketaren estrategia gida AZK komunikazio agentziarentzat.
  • Erakundea: AZK komunikazio agentzia.

Aipamen berezia

  • Ikasleak: Itsasne Diez, Sara Diez de Ulzurrun eta Javier Elizalde
  • GBL: Osasun mentalaren inguruko XXI. mendeko ikus-entzunezkoen azterketa: gaixotasun mentalak pairatzen dituzten pertsonen errepresentazioa zineman.
  • Erakundea: Hermanas Hospitalarias-Aita Menni.