Ikerketa-prozesua

Doktorego Programa

Erakunde eta Gizarte Ekonomian Kudeaketa Aurreratua Doktorego Programa

Iarupena

Jarduera osoan: 3 urte (2 urtetan luzatzeko aukera dago).

Jarduera partzialean: 5 urte (3 urtetan luzatzeko aukera dago).

Campusa

Oñati

Hizkuntzak

Gaztelania, Euskera, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

Plazak

7 plaza

Ikerketa Prozesua

Mondragon Unibertsitateko ikerkuntza eredua, eta beraz, Enpresagintzarena, etorkizun ikuspegian oinarritzen da. Ikuspegi hau, ezagutzaren gizartearen garapenerantz bideratzen da, baina era berean, sortutako ezagutza aplikagarria izatea nahi du eta enpresen nahiz erakundeen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko konpromisoa dauka.

Zentzu honetan, lehentasunezko ikerkuntza-lerroen zehaztasunak hurrengoa eskatzen digu:  enpresa ehunak eta erakundeek etorkizun hurbilean behar izango dituzten gaiak identifikatzea, aurreikustea erabakitzea eta beraz, apustu egitea. Hau dela eta, fakultateak, ikerketa kontzeptua ulertzen du, ikerketa eta transferentzia kolaboratzailea bezala (I+T kolaboratzailea). Honek argi eta garbi islatzen du erlazio bat dagoela, unibertsitateak egindako ikerketaren eta enpresa ehunean aplikatutako ezagutzaren artean.

Enpresa taldeek eta erakundeek, I+T eredu kolaboratzaile hau ikusten dute, euren I+G-ren ahalmen urrien luzapen moduan, zikloa etengabe eta modu sistematikoan biratzeko.

  • Prospektiba (Aukerak identifikatu, Lehenetsi),
  • Ikerkuntza (Ezagutza sortu edo menperatu),
  • Berrikuntza (hautatu, zehaztu, aplikatu),
  • Industrializazioa (optimizatu, komertzializatu).

Lerrokatze honek errazten du  ikerketa bikainaren garapenerako beharrezkoa den masa kritiko ikertzaile baten sorrera eta bideratzen du ere, unibertsitatearen eta enpresaren arteko hurbilketa. Hauek funtsezkoak dira dinamika berritzailea izateko eta etorkizuneko ikertzaileak prestatzeko eta gaitzeko enpresarako, zentro teknologikoetarako eta unibertsitaterako.

Unibertsitatea baino gehiago gara