Gizon Taldearen Topaketa

Atzealdea

Gizon Taldearen Topaketa

SOZIOKULTURALA

Gizon Taldearen Topaketa

Piper Txuriak, Elkarhezitzen eta Biteriren arteko elkarlanaren ondorioz, berdintasunaren aldeko ekimen bat jaio da: Arrasateko gizon taldea.

2019·01·16

$titulo.getData()


Iniziatiba honek Arrasaten orain dela 2 urte sortu zen gizon taldearen esperientziari jarraipena eman nahi dio, parte hartzaileentzat aberasgarria izan baitzen esperientzia hura. Aurten bizipen-prozesu berri bat sortu nahi da, orain arte parte hartu dutenei eta edozein adin, kultura edota kondizio sozialeko gizon guztiei irekia. Topaketen xedea, talde hausnarketa eta barne-behaketa prozesu batetik abiatuz, berdintasunean oinarritutako, sexismorik gabeko eta sexu edota generoagatiko diskriminaziorik gabeko gizarte bat eraikitzen laguntzea da.

Gizon talde bat sortzea proposatzen da, introspekzio lanari konfiantza, konplizitate eta gertutasun giroan ekiteko. Prozesuaren bitartez kontzientzia berri bat sortu nahi da, aldaketa pertsonalak eta, horietan oinarrituz, aldaketa sozialak eratzea ahalbideratuko duena. Hilean behin bilera bat egingo da 18:30tatik aurrera Biteri Ikastetxe Nagusiko Erabilera anitzeko gelan. Lehena urtarrilaren 16an izango da.