Lasterketa Donostian
Lasterketa Donostian
Lasterketa Donostian
Biteriko Korrika Taldeak 15K + 5K Donostiako Klasikoan parte hartu du
Biteritarrek Korrika Taldea sortu dute aurten Eskolaz Kanpoko Ekintza gisa. Astean behin elkarrekin entrenatzera joateaz gain, ikasturte honetarako erronka batzuk ezarri dituzte. Horietatik lehena Urriaren 21ean ospatu zen 15K + 5K Donostiako Klasikoa lasterketan parte hartzea izan da, bertan hasiberriek 5 km-ko lasterketa eta eskarmentu gehiagoek 15km-koa egiteko aukera baitzeukaten.
Guztira Korrika Taldeko 12 kidek parte hartu zuten lasterketan. Eguraldiak lagunduta Donostiako bazterrak ezagutzeko aukera izan zuten, lagun artean eta elkarri lagunduz korri egin bitartean.