Enpresendako informazioa

Enpresei zerbitzu bat eskeintzeko bitartekoa

Gradu/Master Bukaerako Lanen bidez zerbitzu bat eskaini nahi zaie enpresei, halaber, eta horrek garrantzi handia du bi aldetatik:
 
  1. Enpresei teknologia eta antolakuntza alorreko garapenean laguntzen zaielako. Ikasleen prestakuntza oso handia izaten da, esperientziadun profesionalak izan gabe ere. Horri esker, urtebeteko GBL/MBL egin ondoren lortutako emaitzak oso onak izaten dira.
  2. Langile trebatu eta ondo prestatuak erakartzeko aukera ematen duelako. Ikasleak gehienetan lanaldi osoan aritzen dira beren proiektuak enpresetan lantzen. Bitarte horretan, ikasleak enpresa, hango teknologia, antolakuntza, kultura, prozedurak, etab. ederki ezagutzera iristen dira eta enpresako lan-taldeetan txertatzen dira. Enpresek ere ikasleak prestatzen dituzte, haiek ezagutu eta baloratzen dituzte, eta, horri esker, errazago ikusten dute egokiak ote diren beren plantillan hartzeko.

 

Titulazioak eta beraien profil profesionalak

Grados Másteres
PDF Mekanikako Ingeniaritza Gradua PDF Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterra
PDF Industri Diseinuko Ingeniaritza Gradua PDF Enpresa Berrikuntza eta Proiektu zuzendaritzako Masterra
PDF Antolakuntzako Ingeniaritza Gradua PDF Industria Ingeniaritzako unibertsitate Masterra
PDF Elektronikako Ingeniaritza Gradua PDF Sistema Txertatuetako Masterra
PDF Informatikako Ingeniaritza Gradua PDF Energia eta Potentzia Elektronikako Masterra
PDF Energia Ingeniaritzan Gradua  
PDF Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza Gradua  
PDF Ingeniaritza Biomedikako Gradua  


Gradu/Master Bukaerako Lan Tipologia

MGEPk, enpresa eta ikasleen itxaropen eta asmoei erantzun beharraz jabetuta, GBL/MBL antolatzeko eredua finkatu du, eta, ikasleak ikasketa-lanaren bidez ere enpresetan sartzeko aukerarekin batera, maila handiko prestakuntza- eta teknologia-eskaintza erakargarria osatu dugu.

MGEP-eko estruktura akademikoa hurrengokoa da:

Kontsultatu eta deskargatu taulako PDFak tipologia proiektuak eta proiektu adibideak ezagutzako.


Gradu/Master Bukaerako Lan Prozesua

Gradu/Master Amaierako Lana egiteko prozesua lau azpiprozesutan banatzen da:

  • GBL/MBLak lortzea: Azpiprozesu honen bidez kalitatezko Gradu/Master Bukaerako Lanen eskariak lortu nahi dira enpresetatik, hau da, ikaslearen ezaugarri profesionalekin bat datozenak, helburu ondo finkatuak dituztenak, proiektuaren iraupenerako egokiak direnak eta ahalik eta maila teknologiko onena dutenak. Horretarako, hainbat ardura finkatu dira titulazio akademiko bakoitzean, enpresei GBL/MBLak bete beharreko ezaugarri eta baldintzen inguruan dituzten zalantzak argitzen laguntzeko.
  • GBL/MBLal esleitzea: Azpiprozesu honen bidez ikasle bakoitzari bere Gradu/Master Bukaerako Lana esleitzen zaio. Lan zaila da, bi bezeroren beharrei erantzun behar zaie eta: ikaslearenak eta enpresarenak. Proiektuak Esleitzeko Batzordea arduratzen da horretaz, eta hainbat irizpide hartzen dira aintzakotzat: proiektuaren maila eta enpresak eskatutako baldintzak, ikaslearen bizitokia eta enpresaren kokalekua, ikaslearen lehentasunak, enpresarekin izandako harremana, etab.
  • GBL/MBLa egitea eta jarraipena: Azpiprozesu honek proiektua ondo egiten dela eta enpresa eta ikaslea pozik daudela ziurtatzea du helburutzat. Horretarako arduradun hauek izendatzen dira:
    • Proiektuaren arduraduna: proiektua behar bezala gauzatzeko enpresak beharrezko baliabideak jartzen dituela ziurtatzeko enpresak izendatzen duen pertsona. Ondoren, Gradu/Master Bukaerako Lanaren prozesuaren gaineko balorazio orokorra egingo du.
    • Proiektuaren zuzendaria: enpresako edo GEPko teknikariak dira eta ikaslea bideratzeko ardura hartzen dute proiektuko helburuak lortzeko beharrezko erabakietan.
    • Proiektuaren tutorea: proiektuari eskatutako baldintza akademikoak betetzen direla ziurtatzeaz arduratzen diren GEPko langileak. GEPren ordezkariak izango dira enpresarekin aritzeko, proiektua enpresatik bertatik zuzentzen bada.
  • GBL/MBLen ebaluazio eta balorazioa: Azpiprozesu honen bidez ikaslearen prestakuntza-prozesua ebaluatu eta ikaslearen eta enpresaren poztasun-maila baloratzen dira. Horrela, GBL/MBL irakaslez eta enpresako langileez osatutako epaimahai akademiko baten aurrean aurkeztu eta defendatu behar da, eta epaimahai horrek dagokion kalifikazioa jarriko dio ikasleari, finkatutako irizpide batzuen arabera.

Bestalde, enpresak eta ikasleak prozesuaren balorazioa egingo dute inkesta batzuen bidez. Datu horiek Proiektuak Esleitzeko Batzordera eramaten dira, eta han aztertu eta dagozkion neurriak hartzen dira, prozesua etengabe hobetzen joateko.

Deialdiak irailean eta otsailean izaten dira

 

Gradu/Master Bukaerako Lana atzerrian

Nazioarteratzea, Mondragon Unibertsitateak duen erronka estrategikoetako bat da. Nazioarteratze honek, oinarrizko ikerketaren bi arlori erantzuten die. Alde batetik, gure unibertsitateko irakaslek atzerriko unibertsitateekin ikerketa proiektuetan duten parte hartzerari eta bestetik, ikasleen mugikortasunari, unibertsitate artean dauden trukaketa programatan parte hartuz.

Ikasleen mugikortasunerako dauden programen bitartez, ikasketak osatu, graduondoko tituluak jaso, lan esperientziak izan eta Gradu/Master Bukaerako Lanak garatzeko aukera dute ikasleek herrialde europearretan, Ipar Ameriketan eta Latinoamerikan.

Aipatu beharra dago, egun, 50 ikasle baino gehiago daudela beraien Gradu/Master Bukaerako Lana atzerriko enpresatan garatzen.

Karrera Amaierako Proiektuak atzerriko enpresetan egiteko esparru juridikoa ERASMUS agentziak erregulatzen du “ERASMUS prácticas” (lehen LEONARDO) programaren bitartez.  Programa honek honako hau ezartzen du:

  • Mugikortasun proiekturako erakundeen arteko kontratua (EPS-ERASMUS Agentzia)
  • ERASMUS praktikak egonaldirako kontratua (EPS-Ikaslea-Enpresa-“bitartekaria”)

Legezko marko honek GBL/MBLaren urte guztiko garapenari estaldura ematen dio.  Osagarrizko istripu poliza eta erantzunkizun zibileko polizari dagokionez, EPS eta enpresak batera kudeatuko dituzte.

Proiektu bat eskatzerako orduan, enpresa denek eskatu ahal izango dute:

1. Proiektu bat atzerrian eskatu, EAE-ko ikasle batekin

  • Europako enpresa baten egonaldia: ERASMUS hitzarmena 10 hilabete
  • Europako ez den enpresa baten egonaldia: Lan kontratua 10 hilabete edo Unibertsitate-Enpresa Hitzarmena

PFC Baldintza Administratiboak atzerrian (PDF)

2. Proiektu bat EAE-n eskatu atzerriko ikasle batekin

Baldintza Administratiboak EAE-n atzerriko ikasleekin (PDF)

 

Proiektuaren arautze admnistratiboa

Gradu/Master Bukaerako Lana gure ikastetxearen, enpresen eta praktikak egingo dituzten ikasleen artean sinatutako hitzarmen baten bidez arautzen da.

Hitzarmen honek ondorengo kontzeptuak jasotzen ditu:

  • Irakasle tutore eta proiektu zuzendarien izendapena.
  • Ordutegia.
  • Beka edo laguntza-poltsa, hitzarmenean jasotzen da zenbatekoa eta enpresak ordaintzen dio ikasleari.
  • Fiskalitatea, IRPFari atxikita dago beka edo laguntza-poltsa.
  • Aseguruak, enpresak ikaslearen izenean istripu poliza bat egin behar dute eta erantzunkizun zibileko polizan sartu.
  • Hitzarmenak irauten duen bitartean ez dago erlazio laboralik enpresa eta ikaslearen artean, beraz ez ikaslearentzat ez eta enpresarentzat, ez dago lan kontratuaren ondoriozko obligaziorik.

 

Ikaslea enpresan egoteko marko legala:

1. Unibertsitate Enpresa Hitzarmena jardunaldi osoa:

Enpresak gestionatzen du:

  • Enpresak gestionatzen du:
  • Aseguruak harpidetzea: ikaslearen aldeko istripu poliza banakakoa eta enpresak daukan erantzunkizun zibileko polizan ikaslea sartzea.

2. Unibertsitate Enpresa Hitzarmena jardunaldi erdia eta Alecop-n bitartez jardunaldi erdia:

Alecop-ek gestionatzen du:

  • Beka edo laguntza-poltsa ikasleari ordaintzea.
  • Aseguruak harpidetzea: ikaslearen aldeko istripu poliza banakakoa.

Enpresak gestionatzen du:

  • Aseguruak harpidetzea: enpresak daukan erantzunkizun zibileko polizan ikaslea sartzea.

pdf

2017ko Baldintza Administratiboak

Gradu/Master Bukaerako Lanak GBL/MBL

 

Eskaera eta kontaktua

Eskaera prozesu bat martxan jartzeko edo kontaktuan jartzeko informazio gehiago hemen.