Profesionalen prestakuntza

Ikasleen irteera-profila hezkuntza eraldatzeko oinarri gisa Ikastaroa (Online)

ECTS/orduak

25 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Hizkuntza

Euskara - Gaztelania - Katalana

Modalitatea

Online

Prezioa

300 €

Aurkezpena

Ikastaro honekin hausnartuko duzu XXI. mendeko ikasleen irteera profilaz, eta jabetuko zara irteera profil horrek nolako garrantzia daukan edozein etapatan eraldaketa prozesuak abian jartzeko orduan.

NABARMENDUAK

Hezkuntzan erreferentziazkoak diren bi erakundek elkarlanean eskainita: Mondragon Unibertsitatea eta Reimagine Education

Online modalitatean, eremu sinkronoa eta asinkronoa uztartuta, eta metodologia aktibo eta parte-hartzaile batekin.

Hilabete eta erdiko iraupena: 25 ordu

FUNDAErekin bonifikatu daiteke

KONTAKTUA

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

Prestakuntzaren ardatz nagusia ikasleen XXI. mendeko irteera-profila eraikitzea da, hezkuntza eraldatzeko prozesuaren funtsezko tresna gisa. Nola ulertzen dugu irteera profila? Bada, ikasleak gure ikastetxetik irteten denean dituen ezaugarri pertsonalen garapen gisa.

Ikastaro hau eginda zer egin ahal izango duzu?

  • Eraldaketa-prozesuaren baitan, ikasleen irteera-profila zer den, nola eraikitzen den eta zer eginkizun duen hausnartu.
  • Zure hezitzaile rolaren arabera, datorren mundu berriaren eragile eraldatzaile eta  sustatzaile gisa agertu.
  • Hezkuntza-erakunde bateko ikasleen irteera-profilaren lehen zirriborroa egin.
  • Eraldatzeko eta aldatzeko bidea RIEDUSIS metodologiaren arabera bistaratu.

Nori zuzendua

Ikastaro hau zuretzat da, baldin eta:

  • Edozein hezkuntza-etapatako irakasle edo liderra bazara eta, aldaketarako tresna eta metodologia berriak arakatuz, hezkuntza-eraldaketara hurbildu nahi baduzu.
  • Eraldaketa-prozesuan dagoen zentro bateko kide bazara eta eraldaketa-prozesuan irteera-profilak duen rolean sakondu nahi baduzu.
  • Hainbat berrikuntza-ekimen martxan jarri dituen hezkuntza-erakunde bateko kide bazara eta harago joan nahi baduzu.
  • Ikastetxe bereko zuzendaritza edo irakasle-taldea bazarete eta zuen ikastetxean ikasleen irteera-profila eraldatzeko tresna ezarri nahi baduzue, talde gisa egiteko aukera dago.

Programa

Ikastaroa 5 gai-multzotan banatzen da:

  • Sortzen ari den mundua
  • Hezkuntzaren helburuak
  • Ikasleen irteera-profila
  • Hezkuntza-erakundeak eraldatzeko eta aldatzeko prozesua
  • Eraldaketaren bidea RIEDUSIS metodologiaren bidez

Metodologia

Ikastaroak ECTS bateko iraupena du (25 ordu) eta online eskaintzen da, euskaraz, gaztelaniaz eta katalanez. Ikasteko eremu sinkronoak (% 25) eta asinkronoak (% 75) konbinatzen ditu, eta banakako zein taldeko proposamenak txandakatuko ditu.

Koordinazioa

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta Reimagine Education.

Karmele Perez Lizarralde

 

Onarpen baldintzak eta prozesua

Onarpen datak:

  • Inskripzioa:

Noiz eman dezaket izena? 2023ko maiatzaren 8tik 2023ko urriaren 6ra.
Nola eman dezaket izena? Email bidez bidali hurrengo formularioa: izen-emate orria.

*Oharra: NAaren argazkia (bi aldeetatik) eranstea ezinbestekoa izango da.

  • Onartuen jakinarazpena: urriaren 9an.
  • Matrikulazioa: urriaren 10ean.

FUNDAEren bitartez hobaria jaso daiteke.

Harremanetarako pertsona:

Julene Gorrotxategi

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

600 02 27 20

Finantziazio iturriak

FUNDAErekin bonifikatu daiteke.

Prezioa

300€

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

STEM eta digitalizazioa hezkuntzako testuinguru berrietan Aditu Diploma
3.500 € Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza / 18 ECTS
Ikaskuntza Komunitateak Erraztea Espezializazio Ikastaroa
1.900 € Euskara - Gaztelania - Erdi-presentziala
Bilbo / 130 ORDU
Lantaldeak erraztea Espezializazio Ikastaroa
900 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Madril / 150 ORDU