Profesionalen prestakuntza

Ikaskuntza eta Berrikuntza Ekosistemak

ECTS/orduak

150 ORDU

Egutegia

2022/05/30 - 2022/06/29

Tokia

Madril
TeamLabs

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

700 €

Aurkezpena

Zer osagai eta dinamikek ahalbidetzen dute ekosistema berritzaile bat sortzea eta ezartzea?

Azken urteotan, ekosistema terminoa adiera ugarirekin eta oso esparru desberdinetan erabili da, askotariko antolamendu-ereduak sartzeko.

Ikastaro honetan, ekosistema bat identifikatzetik abiatuko gara, sare-efektuan oinarritutako antolamendu-egitura eta -dinamika gisa ulertuz. Eragile kopurua linealki handitu ahala, esponentzialki handitzen dira elkarreragin kopurua eta ekosistemak berak sortutako balio agregatua.

Ikaskuntza- eta berrikuntza-ekosistema bati buruz ari garenean, sistema bati egiten diogu erreferentzia, non sortzen den balio nagusia parte hartzen duten pertsonen eta erakundeen ikaskuntza bera den, eta hura berrikuntza-prozesuetan aplikatzea ere.

Sei astetan zehar, ikaskuntza- eta berrikuntza-ekosistema bat sortzeko eta ezartzeko behar diren gakoetan sakonduko dugu, bai ingurune fisiko eta birtualetatik, bai eragileetatik (erakundea eta komunitatea), bai haren euskarri diren prozesu, ideia eta proiektuetatik, bai eta hura marrazten duten aliantza eta sareetatik ere.

NABARMENDUAK

Erreferentziazko bi erakundek eskainia: Mondragon Unibertsitatea eta TeamLabs

Zure ikaskuntza-ekosistema propioa prototipatuko duzu

Juan Freire TeamLabs-eko sortzaileetako batek koordinatua

FUNDAEren bitartez hobaria jaso daiteke

KONTAKTUA

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

  • Ekosistemaren kontzeptuari buruz hausnartzea, baita plataformari eta haren osagai, atributu eta dinamikei buruz ere.
  • Ekosistemen funtsezko alderdi eta tresnetan sakontzea, ekosistema-prototipo bat diseinatuz.
  • Enpresaz haraindiko ekosistema ereduen potentziala irudikatu eta planteatzea, ikaskuntzaren eta berrikuntzaren testuinguruan.
    • Ekosistemaren kontzeptuari buruz hausnartzea, baita plataformari eta haren osagai, atributu eta dinamikei buruz ere.
    • Ekosistemen funtsezko alderdi eta tresnetan sakontzea, ekosistema-prototipo bat diseinatuz.
    • Enpresaz haraindiko ekosistema ereduen potentziala irudikatu eta planteatzea, ikaskuntzaren eta berrikuntzaren testuinguruan.
    Ekosistemaren kontzeptuari buruz hausnartzea, baita plataformari eta haren osagai, atributu eta dinamikei buruz ere.
  • Ekosistemen funtsezko alderdi eta tresnetan sakontzea, ekosistema-prototipo bat diseinatuz.
  • Enpresaz haraindiko ekosistema ereduen potentziala irudikatu eta planteatzea, ikaskuntzaren eta berrikuntzaren testuinguruan.

Nori zuzendua

  • Enpresetan, erakundeetan eta hirugarren sektorean ikaskuntza eta ezagutza kudeatzeko prozesuetako teknikariak eta arduradunak.
  • Ekosistema baten bidez prozesuak eta proiektuak aktibatu edo birdiseinatu nahi dituzten gizarte- eta kultura-eragileak.
  • Edozein diziplinatako profesionalak, beren erakundeetan berrikuntza- eta intraekimen-prozesuak lideratzeko ardura dutenak.

Programa

Ikastaroan zehar lortuko duzun ikaskuntzaren ardatz nagusia ikasteko ekosistemaren prototipo bat diseinatzea izango da, aukeratutako edukiak eta irakurketak berehalako erabilgarritasun- eta aplikazio-testuinguruan kokatzen lagunduko dizuna. Hau da, gonbidatzen zaitugu ikasteko esperientzian espiritu sortzailez murgiltzera, ezagutza erabilgarri berria sortzeko gogoz.

Ekosistema bat aztertzea

Ekosistema bat zer den eta haren funtsezko ezaugarriak zein diren elkarrekin hausnartu ondoren, eta zure ekosistema-prototipoa eraikitzen hasi aurretik, proposatzen dizugu esploratzeko betaurrekoak jantzi, zure landa-koadernoa hartu eta ekosistema bati buruzko minietnografia bat egitea.

Ekosistema bat zer den bertatik bertara behatuz lehen ideia hauek  antolatzea da helburua.

Ekosistema baten prototipoa

Helburuak eta balioa sortzea: balio jakin bat sortzen duten mekanismoak (ekosistema hori gabe existituko ez litzatekeena).

Ekosistemaren balioak, helburuak eta fokua identifikatuko ditugu, berau abian jartzeko lehen pauso gisa, inplikatutako alderdi guztiak helburu komun batean lotuko dituen eta, gainera, konpromisoa bultzatzeko eta mantentzeko gai izango den berrikuntza-kultura sortzeko.

Berrikuntzaren kultura (antolakuntzakoa) noziotik abiatuta, balioa sortuz aurrera egingo dugu, ikusiko dugu nola sortzen den balio hori ekosistema batean, bai emaitzetan, bai prozesuetan, nola bihurtu daitekeen balioa berrikuntza, eta, azkenik, zer berrikuntza-mota gerta daitezkeen ikaskuntza- eta berrikuntza-ekosistema batean.

Pertsonak: ekosistema baten garapenean beharrezkoak diren rolak eta eskumenak.

Nortzuk dira ekosistemaren parte? Zer harreman dago beraien artean? Ekosisteman sartzeko zein kanal daude kanpoko pertsona batentzat? Nola sortzen dira elkarrekintzak eragileen artean? Ekosistemaren parte diren pertsonak, aktore izenekok, mornalean erakundeak (publikoak eta/edo pribatuak) edo enpresak izan ohi dira, baina baita komunitate interesgarriak eta kultura-korronteak ere, egiten dituzten jardueren eta elkarrekintzen bidez berrikuntza sortu, lagundu edo errazten dutenak.

Ekosistemaren garapenak organikoa izan behar du, baina zenbait prozesu sustatzeko diseinatu eta kudeatu daiteke. Erraztailearen rola, lankidetza- eta konfiantza-prozesuak ezartzeko gai den profesional gisa ulertuta, funtsezkoa da prozesu horietan.

Bideratzaileak: ekosistema eraikitzea ahalbidetuko duten euskarriak eta ereduak.

Atal honetan, funtsezko bi alderdi landuko dituzu. Batetik, plataformak (inguruneak) eta, bestetik, gobernantza-ereduak.

Plataformak

Ekosistema osatzen duten eragileen arteko zer truke-mota hobetu daitezke plataforma digital baten bidez? Plataforma baten zein zerbitzuk eragin dezake hobekuntza bat ekosistema baten barruan balioa (eta berrikuntzak) sortzeko moduan? Gai horiek lantzeaz gain, ikaskuntza- eta berrikuntza-ekosistemen garapenean gaur egun dauden erronkei buruzko azken hausnarketa bat ere proposatzen dizuegu.

Gobernantza

Nolakoa da ekosistemaren antolaketa? Nortzuk erabakitzen eta betearazten dituzte arauak? Zein da beraien kudeaketa-eredua? Ba al dago gobernu-organoren batek zehaztutako arau formalik? Edo komunitateak onartutako kultura-arauak dira? Zein dira arau esplizitu edo tazitu horiek?

Pertsonen arteko prozesuak, ideiak, proiektuak, komunikazioa eta elkarreragina.

Ekosistemaren prototipo bat egiteko laugarren urratsa da nola prozesuek aukera eman diezaguketen proiektuak eta ideiak ekosistema baten testuinguruan egituratzeko, errealitate operatibo bihurtzeko. Prozesuen mapatze eta diseinuan sakonduko dugu, RASCI ikuspegitik. Gainera, elkarren artean oso desberdinak diren benetako ekosistemak aztertuko ditugu (haien testuinguru geografikoagatik eta sozioekonomikoagatik). Eta, azkenik, prozesuen zati gisa, azken hausnarketari ekingo diogu: nola erraztu ekosistemaren etengabeko bilakaera?

Egutegia

Datak: 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 29ra (biak barne). Workshop presentziala ekainaren 3an eta 4an Teamlabs Madrilen.

Irakasleak

JUAN FREIRE

TeamLabs-en sortzaileetako bat. Juan Tecmilenioko Hezkuntza Digitaleko errektoreordea da, eta, lehenago, Hezkuntza Plataformaren eta Azelerazio Digitalaren Ekimen Estrategikoko liderra izan da, Negozio Eskolako Dekano Akademikoa eta Internazionalizazio arlokoa, baita Monterrey Teknologikoko Humanitate eta Hezkuntza Eskolako irakaslea ere.

Ingurumen Biologiako doktorea da, eta bere interesak enpresa-lidergora eta -kudeaketara, eta hezkuntza-berrikuntza dira.

Matrikula

Izena emateko, bidali eskaera-orri hau idazkaritza akademikora.

Izena emateko epea:  2022ko maiatzak 28.

Fundaeren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

Koordinazioa

Erakundea

TeamLabs ikaskuntza-laborategiarekin elkarlanean diseinatu dugu ikastaro hau.

teamlabslogo.jpg

Finantziazio iturriak

Ikastaro honetan, FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

Behar duzun gauza bakarra zure enpresari eskaera egitea da (erakundeek dute kredituaren hobaria jasotzeko aukera). Hortik aurrera, gure kontu egingo dugu kredituari dagokion kudeaketa, aholkularitza eta egiaztapena, aholkulari espezializatuen bitartez.

Jasoko den titulazioa

Mondragon Unibertsitateko Ikaskuntza eta Berrikuntza Ekosistemak ikastaroko parte-hartze ziurtagiria (6 ECTS)

Prezioa

Alumni elkarteko kideek %10eko deskontua izango dute ikastaro honetan.

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Aro Digitalean Arrakasta Lortzeko Konpetentziak Ikastaroa
874 € Gaztelania - Online
40 ORDU
Irakasleentzako gradura egokitzapen ikastaroa
Euskara - Online
Eskoriatza
Bigarren gradua edo beste aipamen bat hezkuntzan
Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza
Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntza modalitate erdipresentzialean gradua
Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza