Profesionalen prestakuntza

Ikaskuntza Komunitateak Erraztea Espezializazio Ikastaroa

ECTS/orduak

130 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Bilbo
AS Fabrik

Hizkuntza

Euskara - Gaztelania

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

1.900 €

Aurkezpena

Ikastaro honetan, garapen pertsonalerako eta lantaldearen garapenerako prozesu bat izango da oinarria. Helburua pentsatzeko eta jokatzeko darabilgun ikuspuntua aldatzea da, berrikuntzarako esparru berriak sor daitezen. Gaur egungo eta etorkizun hurbileko funtsezko konpetentzietako bat erakunde gisa ikasten ikasteko gaitasuna da. Soilik ikasten duten erakundeak dira etengabeko aldaketetara arintasunez egokitzeko gai, betiere kanpoko inputen aurrean beren identitateari eutsita.

Ikaskuntza-komunitatearen edo ikaskuntzarako komunitate profesionalaren kontzeptuaren arabera, edozein erakunde edo hezkuntza-espaziok gaindi ditzake pertsonaren mugak. Funtsezko elementua da ikaskuntza sozializaturako eta sareko ikaskuntzarako; izan ere, esku-hartze eraldatzaile bat planteatzen du, komunitate baten ikaskuntza-helburua ez baita besterik gabe «gauzak hobeki egitea», baizik eta sakon birplanteatzea hobekuntza, berrikuntza edo eraldaketa eragozten duten esparru mental eta kulturalak.

Ikaskuntza-esperientzia honi esker, taldeei lagun egitearekin loturiko erronkak barneratuko dituzu erraztaile gisa, eta erantzun kontzienteak, testuinguruaren araberakoak, errealistak eta eraginkorrak emango dituzu, zure testuinguruan ikaskuntza-komunitateak ezartzeko.

Helburuak

  1. Erakundeak ikaskuntza-komunitateen bitartez eraldatzeko gakoak eta aukerak zein diren jakitea.
  2. Ikaskuntza-komunitateen ezaugarrietan eta halakoak sortzeko eta garatzeko beharrezkoak diren baldintzetan sakontzea.
  3. Ikaskuntza-komunitateetako lanetik eratorritako trebetasunak praktikatzea; esate baterako, lidergo horizontala edo sormen kolektiboa.
  4. Talde-prozesuak diseinatzeko eta errazteko tresnak eskuratzea, lantaldearen ikaskuntzaren garapena eta berrikuntza eta ikaskuntzakomunitateetako lidergoa lantzeko.
  5. Zure parte-hartzea hobetzeko esparru gisa identifikatutako soft skillen garapena praktikatzea zure lantaldean saioak erraztearen bidez.

Nori zuzendua

  • Hezkuntza-erakundeetako profesionalentzat.
  • Langileak prestatu nahi dituzten hezkuntza-erakundeentzat (programa pertsonalizatua).

Programa

1. blokea: lantaldea, konpetentziak eta kide bakoitzaren rolak zein diren jakitea
Lehen blokeko gai nagusia pertsona bera eta pertsona horrek lantaldean duen egoeraz egiten duen gogoeta da (konpetentziak eta rolak).

2. blokea: lantaldea konektatzea
Bigarren blokean, talde-lanaren harremanak aztertuko ditugu.

3. blokea: xedea lantaldean eraikitzea
Bi gai handiren gainean hausnartuko dugu: zertarako lan egin taldean? Nola landu konpromisoa eta, aldi berean, konpromiso hori betetzeko emaitzak?

4. blokea: talde gisa haztea
Nola egin jauzi gatazka eta desadostasunetatik ikaskuntzarako, berrikuntzarako eta etengabeko hazkuntzarako momentu gogoangarrietara.

Metodologia

Modalitate erdipresentziala:

  • Aurrez aurreko saioak (2 eguneko 2 workshop –12 ordu– eta 1 eguneko 1 workshop –6 ordu–).
  • Saio sinkronoak online (5 ordu eta erdi).

Irakasleak

Agurtzane Martínez Gorrotxategi eta Paloma Moruno Torres.

Koordinazioa

Agurtzane Martinez: 

Finantziazio iturriak

Ikastaro honetan, FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

Prezioa

1.900 € pertsonako. Erakunde bereko 2 lagunek edo gehiagok izena emanez gero, 190 €-ko deskontua egiten dugu, hau da, % 10ekoa, bigarren pertsonatik aurrera.

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Lantaldeak erraztea Espezializazio Ikastaroa
900 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Madril / 150 ORDU
Bigarren aipamena hezkuntzan: Entzumena eta Mintzaira
3.600 € Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza / 750 ORDU
Bigarren aipamena hezkuntzan: Psikomotrizitatea
3.600 € Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza / 750 ORDU
Hezkuntza berrikuntza proiektuen diseinua errazte estrategikoan oinarrituta Espezializazio Ikastaroa
1.350 € Euskara - Gaztelania - Erdi-presentziala
Bilbo / 75 ORDU