MGEPko Goi Mailako Heziketa Zikloetako Ikasleak Erasmusekin Europan.

2010/03/10

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Heziketa Zikloetako ikasle talde bat Erasmus programari esker Europako hainbat herrialdetan hiru hilabeteko egonaldia egiteko prestatzen ari da.

 Aurten, Heziketa Zikloetako bigarren mailan dauden 14 ikasle joango dira Erresuma Batua, Holanda, Alemania, Italia, Polonia, Bulgaria eta Lituaniako enpresetara. Bertan,  MGEPen ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute ikasleek eta aldi berean, lana egiteko era desberdinak ikusi eta esperientzia berriak bizi ahal izango dituzte.

 Egonaldi honekin Heziketa Zikloko bigarren mailan ikasleek enpresan egiten duten praktikei dagokien moduloa, hau da, lantokiko prestakuntza moduloa konbalidatzen zaie.

 Ikasleak martxoan zehar abiatu eta ekainaren erdialdean itzuliko dira, bitartean, informazio bilerak izaten ari dira ahalik eta egonaldirik probetxagarriena goza dezaten.