Ikasketak

Karrera amaierako proiektua

HELBURUA

Karrera Amaierako Proiektua Enpresaritza ikasketen amaiera da, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Enpresagintza Fakultateko, nahiz Diplomaturakoa nahiz Lizentziaturakoa; eta kasuan kasuko titulua eskuratzeko ezinbesteko baldintza.

Zehazten ditugun titulazioen ikasleentzat liratezke:

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziatura (Oñatiko Campus-a)

  • Espezialitatea: Finantzak
  • Espezialitatea: Marketing-a
  • Espezialitatea: Erakundeen Kudeaketa

Enpresa Zientzietan Diplomatura (Bidasoa-ko Campus-a)

  • Espezialitatea: Logistika eta Garraioa
  • Espezialitatea: Nazioarteko Merkataritza

TIPOLOGIAK

 

Karrera Amaierako Proiektua inguruko enpresetan (enpresa, erakunde, MONDRAGON UNIBERTSITATEA) edota atzerrian (enpresa edo Unibertsitatea) garatu daiteke eta EAZL – ENLA ikaslearen aldetik 650 orduko dedikazioa eskatzen du (lau hilabete jardunaldi osoan), ENDI ikaslearen aldetik, berriz, 450 orduko (lau hilabete jardunaldi erdian). Karrera Amaierako Proiektua banaka garatzen da; tamaina handiko proiektua bada, hau, taldeka garatu ahal izango da.

 

KAP EGITEKO DENBORALDIA

KAPren ohizko betearazte denboraldia Martxotik Ekainera (4 hilabete) ezarrita dago.

Ikasleen arduraldia honako hau izango litzateke:

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziatura: Arduraldi osoa.
  • Enpresa Zientzien Diplomatura: 5 ordu/eguna.

Dena den, KAPren ezaugarriei erantzuteko, hasiera aurreratu daiteke. Kasu hauetan, ikasleen arduraldia jardunaldi erdikoa izango da, hasiera datatik Martxora bitartean. Martxotik aurrera, eta KAP bukatu arte, arduraldiak jardunaldi osoa izango du.

KARRERA AMAIERAKO PROIEKTUA EGITEKO PROZESUA

Karrera Amaierako Proiektua egiteko prozesua lau azpiprozesutan banatzen da:

KAP LORTZEA

Enpresa eta erakundeen aldetik KAP eskariak lortu nahi dira. Profil profesionalera egokitutako KAP, helburu zehatzekin, eta neurri egokiarekin eskuratu nahi dira.

Ikasle bakoitzari bere KAP esleitzen zaio. Lan zaila da, bi bezeroren beharrei erantzun behar zaie eta: ikaslearenak eta enpresarenak. Proiektuak izendatzeko Batzordea arduratzen da horretaz, eta hainbat irizpide hartzen dira aintzakotzat: enpresak jarritako baldintzak, ikaslearen bizitokia eta enpresaren kokapena, ikaslearen lehentasunak, etab.

KAP BETEARAZTEA ETA JARRAIPENA

Azpiprozesu honen helburua, enpresa zein ikaslearentzat, proiektua era baikorrean gauzatzea da. Horretarako arduradun hauek izendatzen dira:

  • Proiektuaren arduraduna: proiektua behar bezala gauzatzeko enpresak beharrezko baliabideak jartzen dituela ziurtatzeko enpresak izendatzen duen pertsona. Ondoren, balorazio orokorra egingo du.
  • Proiektuaren tutorea: Fakultateko irakaslea: honen ardurapean dago proiektuaren baldintza akademikoak betetzea, eta enpresa eta EZF/MONDRAGON UNIBERTSITATEAn arteko bitartekaritza egiten du.

KAPren EBALUAZIO ETA BALORAZIOA

Ikaslearen prestakuntza-prozesua ebaluatu eta ikaslearen eta enpresaren asebetetzea baloratzen dira. KAP irakaslez eta enpresako langileez osatutako epaimahai akademikoa baten aurrean defendatu behar da.

PROZESUAREN EGUTEGIA

  • KAP eskaeren harrera: Abenduak 15 arte
  • KAP izendatzea: Otsailak 13 baino lehen
  • KAP betearaztea: Martxoa-Uztaila
  • KAP ebaluazioa: Bi deialdi: Uztaila eta Iraila

PROIEKTUAREN ERREGULAZIO ADMINISTRATIBOA

KAP Fakultatearen, enpresaren eta ikaslearen artean sinatutako hitzarmen baten bidez arautzen da. Hitzarmen hori Hezkuntza Lankidetzarako Programei buruzko 1497/1981 Errege Dekretuan oinarritzen da.

Hitzarmen horretan alderdi hauek finkatzen dira:

  • Irakasle-tutore eta enpresako arduradunen izendapena.V Ikasketaren boltsa edo laguntza, enpresak ikasleari ordainduko dion kopurua.V Ikaslearen alde aseguru-poliza, banakako istripuetarako eta erantzukizun zibileko poliza bat egin behar dute ikaslearen alde.
  • Ikasle-lankidetzako hitzarmenak irauten duen bitartean, lan-kontratupeko harremanetik salbuetsi. Hortaz, ez ikasleek ez enpresak ez dute lan-kontratu bati dagozkion betebeharrak izango.