Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

ONLINE prestakuntza

IKASTAROAK

Online ikastaroak

Ikastaro erdi presentzialak

 

GURE ONLINE PRESTAKUNTZA

Gizartearen beharrei eta profil profesional berrien eskaerei erantzuna emateko helburuarekin sortu dira MONDRAGON UNIBERTSITATEko online ikasketak. MONDRAGON UNIBERTSITATEAk azken urteotako esperientzia eta ikasketa metodologia teknologia berrietara aplikatu ditu online ikasketak eskaintzen dituen abantaila guztietaz goza dezazun, honek ematen dizun bermearekin.

Online ikasketetan bi modalitate ezberdintzen ditugu: 100% online modalitatea eta modalitate erdi presentziala

Online ikasketen inguruan gehien entzuten den ezaugarria denbora eta espazioaren mugak gainditzen dituela da. Garrantzitsua da azpimarratzea ezaugarri honek parte hartzailearen autonomia maila altu batekin, ikasketak norberaren erritmora moldatzea bermatzen duela, nahi dugun une eta tokian ikastea posible eginez. Bestalde, modalitate honetako ikasketek ikasketa presentzialek baino auto-exijentzia altuago eta denboraren kudeaketa hobea eskatzen dute. Honegatik, zure ikasketa hauei ahalik eta probetxu gehien ateratzeko, ikasketa prozesu guztian zehar ikasketen koordinatzailea eta tutoreak (materiako aditua) izango dituzu gidaritza eta laguntza eskaintzeko prest.
 
Ikasketen diseinua ere goian azaldutako ezaugarri hauek kontuan hartuz egiten da. Autonomia eta denboraren kudeaketarekin laguntzeko materia bakoitzeko gida bat (tutorea, konpetentziak, helburuak, jarduerak, egutegia, saio sinkronoak baleude, eta abar zehazten dira bertan) eta unitate bakoitzeko laburpen fitxa bat izango duzu (deskribapena, hasiera eta amaiera datak, erabili beharreko materiala, lana egiteko beharrezko denbora eta feed-back-a emateko modua zehazten dira).


PLATAFORMA

Mondragon Unibertsitateko Online plataforman bi tresna nagusi erabiltzen dira:
 

  1. Campus Birtualean: Bertan zure ikastaroak aurkituko dituzu. Honetarako Moodle plataforma (LMS, Learning Management System) erabiltzen dugu.
  2. Gela Birtuala edo Gela Sinkronoa (Adobe Connect). Online bilerak, tutoretza saioak, aurkezpenak... egiteko erabiltzen dugun bideokonferentziarako tresna da.

ONLINE Prestakuntza