Zerbitzuak

Giro unibertsitarioa

Mondragon Unibertsitateak hainbat eskolaz kanpoko ekintza eskaintzen du, gizakulturalak eta kirolarekin erlazionatuak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ikasleei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen ditu. Zerbitzuak hiru ataletan sailkatzen dira: ostatua, jantokia eta eskolaz kanpoko jarduerak.

Fakultate bakoitzak ekintza kulturalen eskaintza propioa dauka (hitzaldiak, ikastaroak, mahai-inguruak, e.a.) eta baita kirol eta aisialdirako proposamen zabala ere.

Gure instalazio gehienak Debagoienean kokatuta daude, Euskal Herriaren erdigune geografikoan.

Kokapen pribilegiatu horri esker ikasleek aisialdirako eskaintza zabala daukate, Arrasatetik Euskal Autonomi Erkidegoko hiru hiriburuetara ordu bete eskas baino ez baitago autoz.