Zerbitzuak
Enpresagintza Fakultateak bere ikasleei zenbait zerbitzu eta azpiegitura eskaintzen dizkie ikasketek dirauten bitartean haien bizikidetza errazteko. Batetik, ikasleek ikasketek dirauten bitartean Arrasateko Biteri Ikasle-Egoitza nagusian bizitzeko aukera izango dute. Oñatiko campuseko kafetegian ikasleek eta langileek prezio onean jan-edateko aukera dute.
Campusera joateko, ikasleek garraio-zerbitzu ugari dituzte garraio-bide pribatuak erabili beharrik gabe.
Eta, Enpresagintza Fakultatean, unibertsitate-bizitza ikasgeletara soilik ez dela mugatzen jakin badakigunez, kirol-zerbitzu zabala eskaintzen du ikasleek beren denbora librean kirol-jarduera desberdinetaz goza dezaten.
