MATRICULA ETA PROIEKTUAREN ASIGNAZIOA ETA LANARI EKITEA
MATRIKULA
Proiektu mota honetan matrikulatu ahal izateko, honako baldintza akademikoak bete behar dira:
-
EAZL – ENLA: 1.zikloa gaindituta eta 5.mailako irakasgai guztietan matrikulatua egotea.
-
DIEM: 1.kurtsoaren irakasgaiak gaindituta eta 3. mailako irakasgai guztietan matrikulatua egotea.
Matrikula Idazkaritza Akademikoak ikasturte bakoitzerako jartzen dituen epeetan egin behar da.
Proiektuan matrikulatzeagatik ordaindu beharreko kopurua Enpresagintza Fakultateko Kontseilu Errektoreak finkatzen du ikasturte hasieran, eta ikasleei matrikulatzerakoan hautatu duten ordainketa-motaren arabera kobratzen zaie.
PROIEKTUAREN ASIGNAZIOA ETA LANARI EKITEA
Proiektuaren asignazioa 2009ko otsailaren 13an baino lehenago egingo da eta bertan ikasleei asignatutako proietua zein den; beroni ekin aurretik eman beharreko urratsak; eta proiektua modu egokienenean garatu dadin behar dituzten orientabideak jakinarazten dizkiete.
2009ko martxoaren 2an baino lehen, ikaslea proiektuarekin hasiko da. Aurrez, Unibertsitate-Enpresa Lankidetza Hitzarmena eta istripu Aseguru-Poliza sinatuta egon beharko dira.
Ikasleak egin beharrekoak:
1- Enpresagintza Fakultatea-M.U.n ospatuko den proiektuen-izendatze bileran, dokumentazioa batu.
2- Enpresako Pertsonal Sailean dokumentazioa entregatu.
3- Enpresen Unibertsitate-Enpresa Lankidetza Hitzarmena eta Aseguru-Poliza sinatuta eta zigilatuta batu.
4- Aurreko dokumentazioa Enpresagintza Fakultateko Unibertsitate-Enpresa Harremanetarako Departamenduan entregatu.
5- Proiektuarekin hasi.
6- Proiektua aurrera eramateko trabak daudenean, Tutoreari jakinarazi.
Abenduko Ezohiko deialdian azterketak dituzten ikasleentzat, beste deialdi bat egongo da ohizkoaz kanpo. Proiektua 2009ko urriaren 19an baino lehenago asignatuko da, eta Karrera Amaierako Proiektuari 2009ko urriaren 26ean baino lehen ekingo dio.
