Aktualitatea

"Futurama" ekitaldi berritzailea ikasleen artean kirolaren etorkizuna eraikitzen joateko.

2012/02/10

“Futurama” ekitaldia KIMU BERRI erakundeak antolatutako egun osoko (9:30 – 17:30) ekintza bat da, helburutzat Mondragon Unibertsitateko ikasleen artean talde lana, sormena eta negozio ideia berrien garapena sustatzea dituena. Otsailaren 13an izango da Mondragon Unibertsitatearen 11. eraikuntza berrian (Polo Garaia Berrikuntza Zentrua) eta bertan, gradu eta maila desberdinetako 200 ikasle inguru batuko dira helburu zehatz batekin, beraien gustura kirolaren etorkizuna eraikitzea. Aldi berean, ideia horiek, presente egongo diren mundu honetako hainbat enpresentzat baliogarri izango dira negozio berriak merkaturatzeko orduan.

Ekitaldi honen berezitasuna bertan bizi ahal izango den inguru desberdin eta dibertigarrian egongo da, gauza berriak ikasi , jende berria ezagutu eta gaur egungo enpresek dituzten erronkei aurre egin etorkizuneko motore bilakatzeko. aitzakia ezin hobea bihurtuz. KIMU BERRI gazteen arteko ekintzailetasuna sustatzeko programa bat da, eta horretarako, gaur egun gazteria mugitzen dituzten gai eta teknologiak lantzen ditu, kirola eta aisialdia esaterako (adibidez, Kirol materialak, aisialdi zerbitzu berriak teknologia digitalak, …).

Ekimen hau elkarlan publiko - pribatuan oinarrituta dago eta hau osatzen duten agenteak Debagoiena eskualdeko garapen estrategiarekin beraien konpromezua erakutsi dute. KIMU BERRI ondorengo erakunde eta entitateek osatzen dute:

▪ Debagoieneko Mankomunitatea (Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentzia)

▪ ISEA S. Koop. (Mondragón Korporazioko Ingenieritza eta Zerbitzutako arloko enpresa eta garapen teknologiko gunea)

▪ Mondragon Unibertsitatea (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta Enpresagintza Fakultatea)

▪ ATHLON S. Koop (jarduera fisiko eta osasunaren sustapen eta prebentzioa)

▪ SAIOLAN (Enpresa eta Berrikuntza Zentrua).

Informazio gehiagorako: http://www.facebook.com/profile.php?id=100003406475640

"Futurama" ekitaldi berritzailea ikasleen artean kirolaren etorkizuna eraikitzen joateko.