ECTS/orduak
60 ECTS
Egutegia
Tokia
Hizkuntza
Gaztelania
Modalitatea
Erdi-presentziala
Prezioa
11.690 €
Aurkezpena
Diseinatu esperientzia gastronomiko paregabeak eta birdefinitu bidaiariaren pertzepzioa.
Turismoa bizipen autentiko eta jasangarrietara eboluzionatzen ari den ingurune batean, Turismo Gastronomikoko Esperientzien Kudeaketa eta Diseinuko Masterrak bidaiariaren emozioekin konektatuko duten esperientziak sortzeko, garatzeko eta kudeatzeko prestatzen zaitu, Gastronomiaren bitartez.
Donostian kokatua, munduko epizentro gastronomiko ezagunenetako batean, Master honek prestakuntza teorikoa eta praktikoa konbinatzen ditu learning by doing metodologia baten bidez. Turismo jasangarriaren, ekonomia zirkularraren eta marketin esperientzialaren ereduak aztertuko dituzu, proposamen turistiko bereiziak kontzeptualizatzen ikasten duzun bitartean.
Learning Journeys-en bidez, erreferentziazko leku eta proiektuak ezagutuko dituzu, hala nola Goierri eskualdea (Euskal Herria), Ordiziakoa bezalako merkatu enblematikoak bisitatuko dituzu, Idiazabal gaztaren artisau-prozesua ezagutuko duzu eta bertako ekoizleekin elkarreraginean arituko zara.
Master hau hazten ari den sektore batean espezializatu nahi dutenentzat, kudeaketa turistikoari berrikuntza ekarri nahi diotenentzat eta esperientzia gastronomiko gogoangarriak diseinatu nahi dituztenentzat dago diseinatuta.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
- Hasiera data: 2025eko urriaren 28a
- Izen-emateen itxiera: 2025eko urriaren 15a
- Hizkuntza: gaztelania
- Iraupena: 60 ECTS
- 20 plaza gehienez
- Modalitatea: erdi-presentziala
- Kokapena: Basque Culinary Center
- Ikastaldia: 2025eko urriaren 28tik 2026ko maiatzaren 15era
- Online aldia: 2025eko urriaren 28tik 2026ko otsailaren 26ra
- Zuzeneko saioak: ostegunetan, 19:00etan (CEST)
- Aldi presentziala: 2026ko martxoaren 9tik maiatzaren 28ra
- Saio presentzialak: astelehenetik ostegunera, 15:15etik 20:15era (CEST)
- Praktikaldia: 2026ko uztailatik irailera (3 hilabete)
- Titulu mota: Mondragon Unibertsitateko Titulu Propioa, Basque Culinary Centerrek emana
- Titulazioa: Turismo Gastronomikoko Esperientzien Kudeaketa eta Diseinuko Master Profesionala
MASTER HAU EGITEKO ARRAZOIAK
Turismoaren Mundu Erakundeak (OMT) eta Basque Culinary Centerrek babestutako Master bateko kide izango zara, turismoan eta gastronomian nazioarteko erreferentzia direnak.
Lanean ari diren erreferentziazko profesionalen kasu praktikoen bidez jakingo duzu, formatu ireki, dinamiko eta hurbilean.
Turismo gastronomikoaren ikuspegi globala izango duzu, bai estatu mailan, bai nazioartean.
Fakultateak antolatzen dituen jardueretan parte hartu ahal izango duzu, hala nola, hitzaldi, erakusketa eta kongresu espezializatuetan.
Sektoreko aditu handiengandik ikasiko duzu, eta zure tutorearen jarraipen pertsonalizatua jasoko duzu, egunez egun eboluzionatzen joateko.
Hezkuntza eredu aurreratu baten bidez ikasiko duzu, non ikaskuntza praktikan oinarritzen den.
Jarduera gastronomikoak, tailerrak, dastatzeak eta abar barne hartzen dituen programa esperientzial batean parte hartuko duzu.
Learning Journeys turismo enogastronomikoko tokietara joateko aukera izango duzu. Aurreko edizioetan Errioxan, Araban, Katalunian, Donostian eta inguruetan egin izan dira.
Metodo eta teknika aurreratuak menperatuko dituzu turismo gastronomikoko helmugen eta enpresen kudeaketan eta sustapenean.
Jauzi kualitatiboa emango duzu zure ibilbide profesionalean, eta turismo gastronomikoan aditu bihurtuko zara, gaur egungo merkatuan bereizteko kualifikazio handia duena.
Helburuak
- Gastronomiaren eta turismoaren arteko harremana ulertzea, helmuga gastronomikoek lurraldeen lehiakortasuna eta tokiko ekonomian eta ekonomia globalean duten eragina nola susta dezaketen aztertuz. Turismo gastronomikoaren balio-katea eta egungo merkatuan duen garrantzia ebaluatzea.
- Esperientzia turistiko gastronomiko berritzaileak diseinatu eta kudeatzea, bidaiariari zein tokiko ekosistemari balioa emango dioten produktu bereiziak garatuz. Metodologia sortzaileak aplikatzea, merkatuko joerekin eta itxaropenekin bat datozen esperientzia paregabeak kontzeptualizatzeko.
- Jasangarritasuneko eta ekonomia zirkularreko estrategiak integratzea plangintza turistikoan, ingurumen-inpaktua minimizatzen duten eta ondare gastronomiko eta kulturalaren babesa sustatzen duten kudeaketa-eredu arduratsuak ezarriz.
- Turista gastronomikoen profilak aztertzea eta segmentatzea, ikerketa-tresnak eta data analytics erabiliz, haien lehentasunak, motibazioak eta portaerak ulertzeko. Bidaiariaren esperientzia pertsonalizatzera eta optimizatzera bideratutako estrategiak garatzea.
- Turismo gastronomikoari aplikatutako kudeaketa- eta marketin-gaitasunak garatzea, brandingean, helmugen posizionamenduan eta komunikazio digitaleko estrategietan gaitasunak eskuratuz, esperientzia gastronomikoak sustatzeko.
Nori zuzendua
Turismo Gastronomikoko Esperientzien Kudeaketa eta Diseinua Masterra esperientzia gastronomiko berritzaileen sorreran, kudeaketan eta sustapenean espezializatu nahi duten profesionalentzat diseinatuta dago. Prestakuntza aplikatu baten bidez, Master honek aukera ematen die parte-hartzaileei turismo gastronomikoaren arloan nabarmentzeko tresna estrategiko eta operatiboak eskuratzeko.
Gomendatutako profilak:
- Turismo gastronomikoan espezializatu nahi duten eta arlo horretan karrera egin nahi duten Turismoko, Enpresen Administrazioko, Marketineko, Komunikazioko, Publizitateko, Harreman Publikoetako eta antzeko diziplinetako gradudunak eta tituludunak.
- Esperientzia gastronomikoen eta enoturismoaren kudeaketan sakondu nahi duten turismo-sektoreko profesionalak.
- Beren lurraldeetan eskaintza gastronomikoa bultzatu nahi duten turismo-lekuetako arduradunak eta teknikariak, produktu berritzaileak eta jasangarriak diseinatuz.
- Turismo- eta gastronomia-arloko aholkulariak, gastronomiari lotutako turismo-estrategiak eta -produktuak garatzen espezializatuak.
- Negozio gastronomikoen jabeak eta kudeatzaileak, beren eskaintza dibertsifikatu nahi dutenak, esperientzia gastronomiko bereiziak txertatuz.
- Gastronomia-sektoreko ekintzaileak, turismo gastronomikoari lotutako produktu edo zerbitzu berriak diseinatu eta merkaturatu nahi dituztenak.
Zure profila Masterrarekin bat ez datorrela uste duzu?
Zure prestakuntza edo esperientzia aurreko zerrendetan ez badago, eta master honetan interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan eta zure hautagaitza modu pertsonalizatuan ebaluatuko dugu.
Programa
0 modulua: Iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra (online)
- Larrialdi klimatikoa eta jasangarritasuna
- GJH
- Ekonomia zirkularra
- Turismo jasangarriari buruzko sarrera
- Turismo-estrategia jasangarria
I modulua: Turismo gastronomikorako sarrera (online)
- Turismo-sektorearen egoera orokorra
- Turismo gastronomikoa: kontzeptualizazioa, bilakaera eta joerak
- Turismo gastronomikoaren balio-katea helmuga turistiko batean
- Turismo-leku eta -enpresa gastronomikoen kasu-azterketa
II modulua: Turismo gastronomikoaren plangintza estrategikoa (online)
- Plangintza estrategikoa: kontzeptua eta beharra
- Diagnostikorako eta plangintzarako tresnak
- Negozio-ereduak, produktuak, zerbitzuak eta bezero-esperientziak diseinatzea
- Zuzendaritza-/management funtzioa
- Plangintza estrategikoa vs marketin estrategikoa
III modulua: Turista gastronomikoa ezagutzen (online)
- Turismoaren eskariari eta segmentazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak
- Turista gastronomikoen profilak
- Turismo gastronomikoaren eskari-profilei buruzko erreferentzia-azterketak
- Turista gastronomikoaren erabiltzaile-esperientzia
- Turista gastronomikoa ezagutzeko metodoak eta tresnak
- Zerbitzuaren kultura: bikaintasunaren bila
IV modulua: Turismo gastronomikoko produktu eta esperientzien diseinua (online)
- Esperientzia turistikoaren kontzeptua
- Turismo-esperientzia baten elementuak
- Turismo gastronomikoko esperientzia-tipologiak
- Desberdintze-espezializazioa estrategia gisa
- Turismo gastronomikoko esperientziak urratsez urrats diseinatzea
- Turismo gastronomikoan izandako esperientzia nabarmenen kasu-azterketak
V modulua: Turismo gastronomikoaren brandinga eta marketina (online)
- Marketin turistikoaren oinarriak
- Branding: Gastronomia marka eta posizionamendu argudio gisa
- 360º-ko turismo gastronomikoa komunikatzeko eta sustatzeko estrategiak: online eta offline
- Merkaturatzeko estrategiak
- Bezeroak leialtzeko estrategiak
VI modulua: Kultura Gastronomikoa (online eta presentziala)
- Gastronomia eta elikaduraren antropologia
- Gastronomiaren ABCa
- Analisi sentsoriala eta dastatzearen hastapenak
- Produktu gastronomikoak eta haien dastaketa
- Zaporearen geografia
VII modulua: Turismo enogastronomikoko helmugen kudeaketa (presentziala)
- Helmuga gastronomiko baten sistema turistikoa, adimen turistikoa, planifikazioa eta kudeaketa
- Turismo enogastronomikoari laguntzeko politika turistikoak eta instituzioak garatzeko ereduak
- Helmuga gastronomikoak sortzeko eta kudeatzeko tresnak eta teknikak
- Ekitaldi gastronomikoak eta helmuga gastronomikoak dinamizatzeko jarduerak
- Espainiako helmuga gastronomikoen analisia eta kasuak
- Munduko helmuga gastronomikoen analisia eta kasuak
VIII modulua: Turismo gastronomikoko enpresak sortzea eta kudeatzea (presentziala)
- Turismo-enpresen kudeaketa
- Turismo gastronomikoa, elikagai-ustiategi eta -industrien negozio-aukera
- Turismo gastronomikoa zerbitzuen sektoreko negozio-aukera gisa
- Komunikazioa turismo gastronomikoan
IX Modulua: Master Amaierako Proiektua
Proiektua banaka egingo da, masterrean ikasitakoa praktikan jartzeko helburuarekin, turismo gastronomikoaren inguruko produktu eta esperientziak diseinatuz eta berrituz, helmuga eta negozio gastronomikoen kudeaketa, sustapen eta garapenari lotutako erronkak konpontzeko.
X modulua: Enpresetako Praktika kurrikularrak
Master honetan, praktikak enpresa nazionaletan zein nazioartekoetan egiten dira. Koordinatzailearen aholkularitza izango duzu aukerak ebaluatzeko eta espektatibak doitzeko. Garrantzitsua da kontuan hartzea praktikek 3 hilabeteko dedikazio osoa eskatzen dutela. Profil seniorra baduzu, aurreko esperientziak baliozkotu ahal izango dituzu.
Metodologia
Turismo Gastronomikoko Esperientzien Kudeaketa eta Diseinuko Masterra learning by doing metodologiaren bidez ematen da, praktikan, esperimentazioan eta elkarlaneko ikaskuntzan oinarrituta. Ikuspegi horrek aukera ematen dizu oinarrizko gaitasunak eskuratzeko eta aplikazio espezializatuetarako aurrerapausoak emateko. Programaren egitura fase progresiboetan diseinatuta dago, non klase teorikoak jarduera praktikoekin eta proiektu errealekin integratzen diren.
Master honek online prestakuntza egituratua eta Basque Culinary Centerreko egonaldi presentziala konbinatzen ditu, parte-hartzaileei turismo gastronomikoko esperientzien kudeaketan eta diseinuan ezagutza estrategiko eta operatiboak eskuratzeko aukera emanez.
Online aldia
- Zuzeneko saioak erronkekin, tailer praktikoak eta esperientzia gastronomikoen diseinuan eta merkaturatzean aplikatutako ariketak.
- Ikus-entzunezko baliabideak, hala nola turismo gastronomikoaren estrategiei buruzko elkarrizketak, erreportajeak eta erakustaldiak eta kasu arrakastatsuak.
- Banakako eta taldeko jarduerak foro interaktiboetan, esperientziak aztertzeko eta sortzeko gaitasuna sustatuz.
- Sektoreko benetako proiektuetan ezagutzak praktikan aplikatzeko jarraipena.
Aldi presentziala
- Turismo gastronomikoan, jomugen marketinean eta esperientzien kudeaketan adituak diren pertsonek emandako masterclassak eta mintegiak.
- Kasu errealen azterketa eztabaida-dinamikekin, turismo gastronomikoan arrakasta izan duten negozio-ereduak eta sektoreari aplikatutako jasangarritasuna aztertzeko.
- Ariketa praktikoak, esperientziak, berrikuntza eta merkatu-estrategia diseinatzeko gaitasunak garatzeko diseinatuak.
Master Amaierako Proiektua
- Turismo gastronomikoaren sektorearen benetako erronkan oinarritutako banakako proiektua
- Turismo-arloan espezializatutako tutoreen laguntza
- Adituen epaimahaiaren aurrean aurkeztea.
Learning Journeys
Egonaldi presentziala amaitzeko, Learning Journey esperientzia murgiltzailea egingo da, non parte-hartzaileek zuzenean esploratuko dituzten erreferentziazko helmuga gastronomikoak. Aurreko edizioetan hauek bisitatu dira:
- Katalunia (Espainia): Els Casals bezalako nekazalturismoak, Alicia Fundazioa bezalako berrikuntza zentroak eta Girona eta Bartzelona bezalako hiri gakoak.
- Errioxa (Espainia): Enoturismoan munduko erreferentea, Gomez Cruzado eta Marques de Riscal upeltegi enblematikoetara bisitak eginez.
- Euskal Kostaldea (Euskal Herria): Getariako arrantza munduarekin lotura, Txakoli upategietara bisitak eta Zumaiako Flysch-aren esplorazioa.
- Goierri eskualdea (Euskal Herria): Elkarrekintza ekoizle txikiekin, tokiko merkataritzarekin eta Ordiziakoa bezalako merkatu tradizionalekin.
Praktika kurrikularrak
Zure ezagutzak praktikan jarri ahal izango dituzu eta zure ibilbide profesionalerako esperientzia garrantzitsua eskuratu ahal izango duzu. Prozesuan, zure praktikak kudeatzen ditugu, zure profila eta aukerak kontuan hartuta. Gainera, informazio-saio eta aholkularitza pertsonalizatua izango duzu koordinatzailearekin, aukerak ebaluatzeko eta itxaropenak doitzeko. Garrantzitsua da zure egungo egoera eta helburu profesionalak kontuan hartzea; izan ere, praktikek hiru hilabeteko dedikazioa eskatzen dute lanaldi osoan, eta denbora hori luzatzeko aukera dago. Profil seniorra baduzu, zure aurreko esperientziak baliozkotu ahal izango dituzu.
Irakasleak
Turismo Gastronomikoko Esperientzien Kudeaketa eta Diseinua Masterrak irakasle talde bat du, aholkulari espezializatuek, helmuga turistikoen arduradunek, ekitaldien antolatzaileek eta esperientzien kudeatzaileek osatua.
Talde honek esperientzia akademikoa eta ikuspegi praktikoa uztartzen ditu, eta Gastronomia Zientzien Fakultateko (Basque Culinary Center) adituak eta irakasleak nahiz sektoreko enpresa eta erakunde liderretako profesional espezializatuak biltzen ditu.
MASTERRAREN KOORDINATZAILEA
David Mora.
Espainiako turismoan eragin handiena duten 150 pertsonen artean aukeratu dute, hiru urtez jarraian. Turismoan lan egiten du 1995az geroztik, eta hainbat sektoretatik igaro da, hala nola helmugen sustapenetik, ostalaritzatik, prestakuntzatik eta aholkularitzatik.
Jarduera Turistikoetako teknikaria da Deustuko Unibertsitatean, Turismoan graduatua Nebrija Unibertsitatean eta Kudeaketa Turistikoko Masterra du Bournemoutheko Unibertsitatean.
Turismo eta ostalaritzako unibertsitate programak zuzendu ditu. Aholkulari gisa, proiektu ugari garatu ditu Europan eta Latinoamerikan. 2005etik turismo gastronomikoaren garapenean lan egiten du, Espainiako Ardoaren Ibilbideen auditorea da 2007tik eta ohiko hizlaria nazioarteko foroetan.
TALDE NAGUSIA
- Dk. Adela Balderas – Jatetxeen Berrikuntza eta Kudeaketa Masterraren koordinatzaile teknikoa. Business Administration, MBA Executive eta Marketin Masterrean doktorea. Research Fellow Oxfordeko Unibertsitatean.
- Izaskun Zurbitu – Basque Culinary Centerreko Berrikuntza eta ekintzailetza gastronomikoko Negozio eta Irakaskuntza-Coach Arloko koordinatzailea.
- Yasser Ríos – Elikagaien teknologian eta diseinuan aditua. MBA (Universitat Politècnica de Catalunya). Gastronomiako berrikuntzan, pentsamendu kritikoan eta sektoreko garapen teknologikoan aditua.
IRAKASLE ETA LAGUNTZAILEAK
Masterrak erakundeen parte-hartzea ere biltzen du, bai eta industriako eta akademiako aditu ezagunak ere, ikuspegi gaurkotua ematen dutenak. Irakasle-talde hori aldatu egin daiteke edizio bakoitzean, ezagutza espezializatuen eta ikuspegi berritzaileen konbinaziorik onena bermatzeko. Adibidez:
- Amora Carbajal – Peruk Beneluxen eta Nordikoetan duen Bulego Komertzialaren zuzendaria. Turismo gastronomikoaren eta atzerriko inbertsioaren sustatzailea.
- Damiá Serrano – Marketing eta Esperientzien zuzendaria Kataluniako Turismo Agentzian. OMT eta WTTC aholkularia.
- Iñaki Gaztelumendi – Verne Tourism Experts-en sortzailea eta OMT-BCC Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroaren zuzendari teknikoa.
- Manuel Romero – DINAMIZA Asesores zuzendaria eta Wine Tourism School-en sortzaileetako bat. 30 urte baino gehiagoko esperientzia turismo gastronomikoan.
- Eva Ballarín – HorecaSpeakers-en sortzailea eta HIP Kongresuaren zuzendaria. Ostalaritzako joeren ikertzailea.
- Diana Isac – Winerist LTDko CEO & Founder.
- Cristina Castellanos – Sukaldaritzako turismoan eta destinoen garapenean aditua.
- Roberta Garibaldi – Irakaslea, nazioarteko aholkularia eta keynote speaker turismo gastronomikoan.
- Jaume Marín – Turismo-marketinean aditua.
- Jaume Montanya – La Gastronomicako Jeneral Managerra.
- Lola Gómez – Clisol Turismo Agrícola saileko gerentea.
Matrikula
Turismo Gastronomikoko Esperientzien Kudeaketa eta Diseinua Masterrak onarpen prozesu bat du, eta horrek bermatzen du hautagaiek ikasketa-maila eta gaitasunak izatea, ikasketa-plan zorrotz bat arrakastaz gainditzeko.
Master hau unibertsitate-ikasketak dituzten profesionalei nahiz unibertsitate-titulurik ez izan arren sektorean esperientzia garrantzitsua dutela egiazta dezaketen profesionalei zuzenduta dago.
Basque Culinary Centerren onarpen-sistemak bi helburu ditu:
- Hautagaiek ikasketa-plan berritzaile eta praktiko bati arrakastaz aurre egiteko beharrezkoak diren maila akademikoa eta gaitasun pertsonalak dituztela ziurtatzea.
- Masterrak hautagaien trebakuntza-beharrei eta -kezkei erantzuten diela egiaztatzea.
- Izena ematea
Egin ezazu izen-ematea hemen eta ordaindu 150 €-ko inskripzio-tasa (itzulgarriak, ez onartzekotan).
Osatu ezazu motibazio-galdetegia, zure profila eta Masterrean dituzun interesak hobeto ezagutzeko aukera emango diguna. Horretarako, dokumentazio hau prestatu beharko duzu:
- Curriculum vitae eguneratua.
- Karnet neurriko argazki bat.
- NANaren edo pasaportearen kopia.
- Motibazio-gutuna, zure ideia/proiektuaren deskribapen labur batekin (hala badagokio).
- Egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa (espedientea, diploma edo ziurtagiria).
- Profilaren eta gaitasunen ebaluazioa
Parte har ezazu Masterraren Koordinatzailearekin online egindako elkarrizketa pertsonalean. Aukera paregabea da zu hobeto ezagutzeko, zalantzak argitzeko eta programari buruzko kontsultak egiteko.
Aurkeztutako dokumentazioa eta elkarrizketaren emaitza baloratuko dira.
Onarpen prozesuaren ebazpena jasoko duzu hurrengo pausoekin batera.
- Onarpena eta plaza erreserbatzea
Onartua bazara, masterraren prezioaren %25a ordaindu beharko duzu zure plaza erreserbatzeko adierazitako epean.
- Gogoratu beharreko puntuak
- Etengabeko Prestakuntzako Masterra da hau. Titulazioa lortzeko beharrezkoa da graduko unibertsitate-ikasketak izatea (lizentziatura, ingeniaritza edo diplomatura).
- Unibertsitateko ikasketarik ez baduzu, beharrezko gaitasunak egiaztatu ahal izango dituzu ebaluazio-prozesu baten bidez, eta horren berri emango dizugu.
- Prozesu hori eta prestakuntza-programa gaindituz gero, Etengabeko Prestakuntzako Master titulua lortuko duzu.
- Gaitasun horiek egiaztatzen ez badituzu, programa egin ahal izango duzu eta Hedapeneko Diploma bat lortuko duzu programa osatu ondoren.
Kontsultak eta informazio gehiago: cursos@bculinary.com
Irteerako profila
Masterra amaitzean, turismo gastronomikoko esperientzien kudeaketa eta diseinuarekin zerikusia duten arloetan funtsezko funtzioak betetzeko gai izango zara. Hona hemen irtenbide profesional batzuk:
Zuzendaritza eta Kudeaketa
- Helmuga turistiko gastronomikoen zuzendaria, lurraldeak garatzeko eta kokatzeko estrategien buru, sukaldaritzako eskaintzaren bidez.
- Turismo gastronomikoko enpresen kudeatzailea, sektorean negozio-eredu berritzaileak eta jasangarriak diseinatuz.
- Proiektu turistikoen koordinatzailea, erakunde publiko eta pribatuentzako plan estrategikoak inplementatuz, gastronomia balio bereizgarri gisa hartuta.
Aholkularitza
- Turismo gastronomikoko aholkularia, sukaldaritzako esperientziak, turismo-produktu berritzaileak eta marketin-estrategia espezializatuak garatzeko aholkularitza ematen duena.
- Turismo-garapeneko programetan aholkularia, gobernuko erakundeekin eta nazioarteko erakundeekin lankidetzan, helmuga gastronomikoen sustapenean eta kudeaketan.
Ekitaldiak eta Esperientziak
- Ekitaldi gastronomikoak antolatzailea, jaialdiak, azokak eta publikoarentzako sukaldaritza-esperientziak kudeatuz.
- Premium esperientzia gastronomikoen diseinatzailea, luxuzko turismoaren sektorerako proposamen esklusiboak garatuz.
- Upeltegietako enoturismo-arduraduna, ardoaren kulturarekin lotutako jarduera enoturistikoak, dastatzeak eta ibilbideak sortuz eta kudeatuz.
Marketina eta Komunikazioa
- Turismo gastronomikoaren branding eta marketinean aditua, merkatu globalean helmugak, produktuak eta esperientziak kokatzeko estrategiak diseinatuz.
- Esperientzia gastronomikoak merkaturatzeko aholkularia, bidaia-agentzientzat eta bidaia-antolatzaile espezializatuentzat turismo-produktu erakargarriak sortuz.
Eragiketak eta Bezeroarentzako Arreta
- Experience manager hotel eta jatetxeetan, bezeroaren esperientzia hobetuz proposamen gastronomiko bereizien bidez.
- Tour gastronomikoetan espezializatutako gida, murgiltze-bisitetan eta gastronomia-narratibetan liderra.
Prezioa
11.690 €
60 ECTS
Ordaintzeko modua:
- 150 € kandidatura aurkezten denean (onartzen ez bada, osorik itzuli ahal izango da).
- 2.885€ (zenbateko osoaren %25) plaza erreserbatzeko onarpenaren berrespenerako.
- Gainerakoa, 2.885 €-ko 3 kuotatan ordainduko da, azaroan, urtarrilean eta martxoan.
Masterraren prezioak honakoak barne hartzen ditu:
- Online prestakuntzarako plataformarako sarbidea.
- Learning journey (garraio eta ostatu gastuak).
- Gonbidatutako adituen masterclassa.
- Curriculum-praktiken kudeaketa.
- Basque Culinary Centerrek antolatutako beste jarduera eta ekitaldi batzuetan parte hartzea.
- Fakultateko Liburutegiko 5.000 erreferentzia baino gehiagotarako sarbidea.
- Titulua/diploma ematea eta bidaltzea.
- Alta Basque Culinary Centerren graduatuentzako zerbitzuan: Bculinary Alumni Graduazio Ekitaldia.