Ikastaroa Ko-dozentzia Bidezko Esperientzia Gelan

Nahi duzu ikasi diseinatzen ko-dozentzia esperientziak? Online ikastaro honen bidez, ko-dozentzia praktika onak ezagutuko dituzu.

Gaia
Hezkuntza
ECTS/orduak
20 ordu
Hizkuntzak
Euskara
Modalitatea
Online

Helburuak

  • Ko-dozentziaren oinarriak ezagutzea.

  • Ko-dozentziaren begiradatik ikaste eta irakaste prozesuak gauzatzeko irizpide pedagogikoak ezagutzea.

  • Ko-dozentziaren diseinu eta ebaluaziorako estrategiak lantzea.

  • Ko-dozentziaren praktika onak ezagutzea.

 

Zertan lagunduko dizu ikastaroak? 

  • Ko-dozentziako estrategiak zure praktikan txertatzeko aukerak eta moduak ezagutzen. 

  • Ko-dozentziaren aplikazioa edo garapena zure ikastetxean irudikatzen.

  • Ko-dozentziako praktika onak ezagutzen. 

  • Ko-dozentziaren bueltako gogoetak beste profesional batzuekin konpartitzen. 

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko irakasleei.

Egitaraua

Ondorengo gai hauek jorratuko dira ikastaroan: 

  1. Ko-dozentziaren oinarriak.

  2. Ko-dozentziaren hautu pedagogikoak:

    1. Rolen banaketa.

    2. Ko-dozentzia esperientziaren diseinurako estrategiak.

    3. Ebaluaziorako estrategiak.

  3. Ko-dozentzia esperientziak ezagutu.

Metodologia

Ikastaroa online izango da eta parte-hartzaileek aukera izango dute saio sinkronoen bidez, ko-dozentzia esperientziak diseinatu, zalantzak eta kezkak partekatu eta praktika onak ezagutzeko. Horrez gain, parte-hartzaile bakoitzak entragatzeko zereginak bere erritmora egiteko aukera izango du. 

Egutegia

2021eko maiatzaren 3tik ekainaren4ra. 

Parte-hartzaileen dedikazioa:

  • Ikastaro labur honek 20 orduko dedikazioa eskatuko dio parte-hartzaileari. 

Koordinazioa

Ainara Imaz

aimaz@mondragon.edu

Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroa (HBZ)

Karmele Perez

hbz.huhezi@mondragon.edu

Onarpen baldintzak eta prozesua

Onarpenerako datak:

  • Inskripzioa: 2021eko apirilaren 12tik 16ra. (Egun horretarako bete hurrengo formularioa: izen-emate orria beteta bidali)

  • Matrikulazioa: 2021eko apirilaren 22tik 25era.


FUNDAErekin bonifikatu nahi baduzu, matrikulatuta egon behar duzu 2021eko apirilaren 12tik 16ra egin da.

Izen-emate formularioaren bidalketa: izen-emate formularioa helbide honetara bidali beharko duzu: Nagore Eskibel (Kudeaketa administratiborako arduraduna)

neskibel@mondragon.edu

+34 600 09 71 09

Finantziazio iturriak

FUNDAErekin bonifikatu daiteke (kasu horietan, matrikulazioa egin beharko da 2021eko apirilaren 12tik 16ra).

Prezioa

350 euro

350 €

Informazio gehiago

Idazkaritza Akademikoa: 

Nagore Eskibel 

neskibel@mondragon.edu

+34 600 09 71 09

Honetan ere interesa izan dezakezu