Praktikak eta proiektua atzerrian: gure ikasleak enpresetan murgilduta.
Hauek dira Haizea Legorburu eta Miren Baronaren hitzak bizitako esperientziaren inguruan:
"Administrazio eta Zuzendaritza Lizentziaturako lehen kurtsoaren ondoren, hiru hilabeteko atzerriko lan egonaldiaz gozatzeko aukera izan genuen Italiako Forlí hirian. Formula Servizi lan kooperatiban egin genituen praktikak, 1400 langile biltzen ditu eta garbiketaren sektorean dihardu 37 urteko esperientziarekin. Aktibitatearen ezaugarriak direla eta, esan beharra dago langileen %80a emakumezkoa dela eta beraz, euren babeserako zein lan baldintzak hobetzeko ekimen desberdinak bultzatzen dituztela.
Lan praktika hauen funtsa departamentu guztien arteko koordinazio eta komunikazioa aztertzea zen, hau dela eta departamentu zein filial gehienak ezagutu genituen. Honez gain, bazkideen asanbladan eta proiektu desberdinen inaugurazioan ere parte hartu genuen.
Martxoaren hasieran Italiara bueltatuko gara Karrera Amaierako Proiektua burutzera eta kasu honetan Uniser kooperatibarekin lan egingo dugu. Proiektuaren helburua euren aktibitate eta filosofia aztertzea izango da, ondoren Gipuzkoan “partner” bulego bat irekitzeko analisia eginaz."
