Aktualitatea
Madrilgo Ramiro de Maeztu Institutuko gazteek irabazi dituzte Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak bultzatutako ideia-lehiaketako sari gehienak.
Aurkeztutako ideiarik onenak honako hauek izan dira: zer arropa jantzi erabakitzen laguntzeko aplikazioa, enpresako praktikak egiteko proiektua, espetxetik irteten diren preso ohiak gizarteratzeko formula eta zeliakoentzat, barazkijaleentzat… egokitutako jatetxea.
"Futurama" ekitaldi berritzailea ikasleen artean kirolaren etorkizuna eraikitzen joateko.
“Futurama” ekitaldia egun osoko (9:30 – 17:30) ekintza bat da, helburutzat Mondragon Unibertsitateko ikasleen artean talde lana, sormena eta negozio ideia berrien garapena sustatzea dituena.
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko ikasleek negozio-ideien lehiaketa antolatu dute 14 eta 25 urte bitarteko Madrilgo Erkidegoko gazteentzat.
Otsailaren 11n, HUB Gizarte Berrikuntzako Zentroak (Gobernador kaleko 26. zenbakia, Madril) hiru irabazleen izenak emango ditu ezagutzera. Madream 2012 ideia-lehiaketa Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduko ikasleek sustatu dute.
Ashoka, Nazioarteko Lankidetzaren Asturiasko Printzea saria eskuratu duen gizarte-ekintzailetzako nazioarteko erakundea, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean.
Bisita gaur, otsailaren 8an, egingo dute Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatera. Ashokako kideek hitzaldia emango dute 12:00etatik 13:00etara, Areto Nagusian.
Praktikak eta proiektua atzerrian: gure ikasleak enpresetan murgilduta.
Administrazio eta Enpresen Zuzendaritzako ikasleek aukera asko dituzte enpresetan benetako esperientziak izateko. Honen adibide Haizea Legorburu eta Miren Baronak bizitakoa Italian. Eta etorkizuneko ideiak ere badituzte dagoenekoz.
