Web edukia bistaratu

Egile identifikatzaileak

Web edukia bistaratu

EGILE IDENTIFIKATZAILEAK

Egile identifikatzaileek zure egile izena eta zure filiazioa normalizatu eta zure argitalpen guztiak identifikatzaile bakarrarekin batzea ahalbidetzen dute. Gainera, zure ekoizpen zientifikoa ikusgarriago egiten dute eta zure argitalpenen errekuperazioa eta zabalkundea erraztu.

Autoreak eta ikerlariak adiera bakarrarekin identifikatzeko eta euren obraren kontrola errazteko hainbat ekimen daude nazioarte mailan.

 

Open Researcher and Contributor ID (ORCID)

ORCID irabazi asmorik gabeko nazioarteko erakundeak ORCID adierabakarreko identifikatzailea garatu du. Identifikazio sistema independente eta doakoa da, eta ez dago enpresa ez instituzio bati ere lotua.

Ikerlari bakoitza ezberdintzen duen “identifikatzaile digital iraunkorra” eskaintzen du. Abantaila moduan Scopus Author Identifier, ResearcherID, Iralis, etab. bezalako beste identifikazio sistema batzuekin duen elkareragingarritasuna eskaintzen du. Iturri ezberdinetatik (datu baseak, informazio atariak, sarbide irekiko gordailuak etab.) jasotako argitalpen eta dokumentuak uztartzeko tresna oso eraginkorra bihurtu da.

ORCID komunitateak ikerlari indibidualak, unibertsitateak, laborategiak, ikerketako erakunde komertzialak, editoreak, nazioarteko elkarte profesionalak etab. hartzen ditu bere baitan.

Ikerlari bakoitzak uztartu behar ditu bere argitalpenak bere ORCID identifikatzailearekin. Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak zure ORCIDa sortu eta zure ekoizpen zientifikoa gehitzeko laguntza ematen dizu. Jarri harremanetan gurekin (barruko esteka 070 Kontsultatu, Biblioteca-Crai barruan ).

ORCID atalera joan

 

IRALIS International Registry of Authors-Links to Identify Scientists

Autore zientifikoen sinadura estandarizatzeko sistema bat da. Pertsonala eta doakoa da. Bere helburua nazioartean egileen erregistro bat sortu eta autore zientifikoak euren sinadura normalizatzeko garrantziaz kontzientziatzea da, egoki aipatuak izan daitezen eta euren ekoizpen zientifikoak errekuperatzea errazagoa izan dadin. Asmoa autore bakoitzak erabilitako sinadura aldaera guztiak bildu eta forma bakar batean estandarizatzea da.

Espainiarrez berba egiten duten herrialdeentzako pentsatutako ekimen bat da batez ere. Herrialde hauetan sortzen baita anbiguotasun gehien bi abizen erabiltzen dituztelako, eta ez abizen bakarra mundu anglosaxoian bezala.

IRALIS atalera joan

 

WOS ResearcherID

Web of Science plataformakautore eta ikerlariei ResearcherID bezala ezagutzen den identifikatzaile pertsonal bat izateko aukera eskaintzen die. Identifikatzaile honekautore baten argitalpen guztiak Clarivatenbateratzeko aukera eskaintzen du.

Ikerlari bakoitzak uztartu behar ditu bere argitalpenak bere ResearcherID identifikatzailearekin

WOS atalera joan

 

Scopus Author Identifier

Scopus-ek identifikatzaile bat ematen dio automatikoki autore bakoitzari. Identifikatzaile honek autoreak sortutako dokumentu guztiak uztartzen ditu, sinatzeko modu ezberdinak izan arren. Autorearen izena, afiliazioa, helbidea, gaien arloa, argitaratzen dituen iturriak, argitalpen datak, zitak eta egiletza-laguntza txostenak, etab.en oinarritzen den algoritmo baten bidez dokumentuak automatikoki uztartzen dira Scopus identifikatzailearekin.

Plataformak identifikatzailea automatikoki ematen duen arren Author Feedback tresna eskaintzen du zuzenketak eta informazioaren eguneratzeak eskatzeko.

 

Izena beste plataforma batzuetan normalizatzea

Zure autore izena normalizatzea errazten duten plataforma asko dago. Tresna erraz eta erabilgarri bat Google Scholar  da perfil pertsonalak sortzeko aukera ematen baitizu 3 pausotan:

  1. Bilatzailean agertzen diren zure argitalpenen jarraipena egiten du.
  2. Aurkitu diren izenen aldaera posible guztiak bateratzen ditu.
  3. Perfil pertsonalarekin lotutako argitalpenen zitak biltzen ditu.

Egile moduan “Mis citas” tresna erabili dezakezu (Google Scholar Citations) eta zure dokumentuak Google Scholarrek indizatutako ekoizpen osoan aukeratu.

Google Scholarren perfil pertsonalen informazio gehiagorako kontsultatu: nola sortu perfil pertsonala Google Akademikon.