Profesionalen prestakuntza

Plataforma Kooperatibak ORAIN! Ikastaroa (Online)

Helburuak

PLATFORM COOPS NOW! ala PLATAFORMA KOOPERATIBOAK ORAIN! 2020 urtean The New Schoolen ekonomia digital kooperatiboko institutuaren, Mondragon Team Academy - Mondragon Unibertsitatearen eta Mondragon Korporazioaren (Euskal Herria) arteko elkarlanaren bitartez jaiotako programa bat da. Mundu mailako komunitate, plataforma kooperatibo digital berrien sorrera eta talde ekintzailetza sustatzen duen gaitze programa da zehazki. Programa honen helburua, besteak beste, plataforma kooperatiboek sortzen dituzten aukeren inguruan kontzientzia zabaltzea eta hauen sorrera sustatzeko formakuntza ematea da.

“Big tech” ala enpresa teknologiko erraldoien kontzentrazioa inoiz baino handiago den honetan, kurtso hau ez da kapitalismoaren kontrol eta azterketara mugatu nahi. Esponentziala den gig ekonomiako ekosisteman arrakasta lortzeko formatzen ditu pertsonak kurtso honek. Partaideei estrategia berritzaileetan oinarritutako eta jabetza kooperatiboa duten liderren belaunaldia ezagutu eta honen parte izaten laguntzen du. Imajina dezagun gidarien esku dagoen Uber antzeko kooperatiba bat ala erabiltzaileen esku gelditzen den Twitter plataforma. Ekonomia partekatutik benetako ekonomia partehartzaile bateranzko jauziaz ari gara. Jabetza partekatu eta demokratikoa duen ekonomia posible da.

Nori zuzendua

Kurtso hau honakoentzat bideratuta/diseinatuta dago:

  • gobernantza parte-hartzailea eta demokratikoa mundu digitalera nola lekualdatu jakin nahi duten horientzat
  • dagoeneko kooperatiba batean lanean ari eta plataforma kooperatiborantz trantsizioa egiten ari direnentzat
  • lan eredu eta ekosistemako harreman eredu duinez gain plataforma digitalaren jabetza eta gobernantza formatu digitalean garatu nahi duten horientzat
  • politikaren arloan aritzen diren ala kargu publiko/instituzionalak, akademikoak ala aktiboki plataforma kooperatibo digital baten sorreran parte hartzen ari ez den ororentzat (ikerketa bidea)
  • langabe dauden eta lan duinak bilatzen dituzten horientzat, zerbitzuen arloan bereziki
  • Mondragon Unibertsitate / Mondragon Team Academy-k garatutako talde ekintzailetza programa erradikalaren esperientzia bizi nahi duten haientzat

Programa

Kurtsoa bi zatitan banatuta dago.

Lehenengo zatiak 4 asteko iraupena izango du eta era asinkrono eta digitalean emango da. Honako sesioetaz osatuta dago:

  • Modulua 1: Plataforma eta gig ekonomiari sarrera
  • Modulua 2: Kooperatibaren barne abantaila / Mondragon esperientzia
  • Modulua 3: Solidaritatea zabaltzen/eskalatzen: Plataforma kooperatibak
  • Modulua 4: Kasu azterketak

Bigarren zatiari dagokionez:

Kurtso hau guztiz autonomoa da, beraz ez du jarraipen pertsonalik izango antolatzaileen eskutik. Lekuko bazkideekin harremanetan jartzeko aukera dago hauek lekuko jarraipen pertsonalizatuagoa egin dezakete. 8 saio ditu, 10 astez:

  • 1. saioa: 2. zatirako sarrera eta taldea sortzea.
  • 2. saioa: Kooperatiba-egitura eta gobernantza-eredua
  • 3. saioa: beharra, aukerak eta balio-proposamena
  • 4. saioa: Design thinking, gutxieneko produktu bideragarria eta bezeroaren baliozkotzea.
  • 5. saioa: Plataforma kooperatiboen negozio-ereduak sortzea
  • 6. saioa: Esparru teknologikoa
  • 7. saioa: Finantza-esparrua
  • 8. saioa: Pitching eta itxiera

*Espainian, jarraipena eta asteko saio sinkronoa egingo dira.

Irakasleak

Programaren sortzaileak eta irakasleak

Trebor Sholz

“Uberworked and Underpait” liburuaren idazlea da. Trebor Scholz ikertzaile-aktibista eta Ekonomia Digital Kooperatiboaren Institutuaren zuzendaria The New School-en (New York). Informazio gehiago

Jose Mari Luzarraga

Taldeko ekintzailetzaren bidez globalizazio humanizatuan diharduen Mondragoneko gizarte-ekintzailea. Mondragon Team Academy (MTA World) taldearen ekintzaileen eta aldaketaren buru diren gazteen nazioarteko komunitatearen sortzaileetako bat da, hezkuntzaren ikuspegi berri bat birdefinituz eta ezarriz. «Ashoka fellow» 2015etik. Informazio gehiago

Ana Aguirre

TAZEBAEZ S.Coop. enpresaren sortzaileetako bat. Lerro kooperatiboaren arduraduna da TAZEBAEZen. EBrako Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren Gazteen Sareko eta Batzorde Betearazleko kide eta zuzendaritzarako hautagai. ICA Ekintzailearen Nortasun Kooperatiboko Aholkulari Taldeko kidea. Gehiago jakin nahi baduzu. Informazio gehiago

 

Akonpainamendu taldea

EAES: Escuela Andaluza de Economía Social

Ekonomia sozial eta solidariako antolakuntza. Enpresei bere printzipio eta balio kooperatiboekin bat datorren kudeaketa eredu but sortzen laguntzen die, pertsona erdigunean jarrita eta iraunkortasun ekonomikoa ahaztu gabe. https://escueladeeconomiasocial.es/

ESPAZOCOOP: Unión de Cooperativas Galegas

Galiziako kooperatibismoan eta ekonomia sozial eta solidarioaren arloan erreferente izateko aspirazioa duen entitatea da Espazocoop, balio eta printzipio kooperatiboak bermatuz. https://espazo.coop/

FLORIDA UNIVERSITARIA:

Florida Universitària, Universidad de Valenciako, Universidad Politécnica de Valenciako eta Mondragon Unibertsitateko gradu eta ikasketa ziklo ezberdinen eskaintza zabala duen goi mailako hezkuntza zentro bat da. Florida Grup Educatiu markaren parte da, irakaskuntzaren munduan 40 urte daramazkin proiektu bat. https://www.floridauniversitaria.es/

MONDRAGON

1956an sortu zen enpresa errealitate kooperatibo baten emaitza da MONDRAGON. MONDRAGONen filosofia jasota dago haren balio korporatiboetan: elkarrekiko lankidetza, kudeaketan parte hartzea, gizarte erantzukizuna, berrikuntza, antolaketa demokratikoa, hezkuntza eta gizarte eraldaketa, besteak beste.

Antolaketari dagokionez, MONDRAGON lau arloren inguruan egituratzen da: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza. Gaur egun 96 kooperatiba autonomo eta independentek, 81.000tik gora pertsonak eta I+Gko 14 zentrok osatzen dute MONDRAGON. Hala, Euskadiko lehen enpresa taldea eta Espainiako hamargarrena da. https://www.mondragon-corporation.com/

MONDRAGON UNIBERTSITATEA - MONDRAGON TEAM ACADEMY

Mondragon Unibertsitatean gizartea eraldatzeko konpromisoa duen unibertsitatea da; eta konpromiso hori euskarri duen partaidetza-ereduan islatzen da.

Unibertsitatea kooperatiboa da, MONDRAGON Korporazioa enpresa-multzoko kidea. Alde horretatik, inguruarekin, gizartearekin eta gure garaiarekin inplikatuta dago; beraz, bokazio humanista du.

Honen formazio-ereduaren oinarria hezkuntza-sistema da, baina enpresak eta erakundeak inplikatzea sustatzen dute, gizarte-eskuragarritasuna, ikasketen eta lanaren bateragarritasuna, ikerkuntza eta transferentziaren garapena eta etengabeko prestakuntza bermatzeko.

Mondragon Team Academy (MTA) 2008 urtean Mondragon Unibertsitatearen barnean sortutako ekintzailetza saila da. MONDRAGONen jatorrizko ekintzailetza arima berreskuratzea du helburu. 2009. urtean lehen ekintzailetza gradua sortu zen (LEINN) eta honekin batera sortutako oinarriak eta ikasketak Platformcoops Orain! sortzeko erabili dira.

TZBZ

TZBZ mundua aldatzeko eta pertsonak transformatzeko helburua duten gazte berritzaile eta ekintzaileetaz osatuta dago. Produktuak, zerbitzuak, markak eta erakundeak estrategikoki diseinatzen dituzte. Bisio multilokalizatu batekin eragin positiboa sortzen duten pertsona erdigunean jartzen dituzten proiektuak sortuz.

Prezioa

Ikastaroa erabat online da eta 150 euroko prezioa du. Hala ere, 40 euroko prezio murriztua dago, ikastaroa ahalik eta integratzaileena izatea nahi dugulako. Prezio murriztuaren onuradun izan daitezke langabezian dauden pertsonak eta ikasleak, baldin eta egoera hori langabezia-gutunaren edo dagokion ikasketa-ziurtagiriaren bidez frogatzen bada. 

Bestelako arazo ekonomikoak edo zailtasunak izan ditzaketen pertsonentzat, ikastaroko bazkide lokaletako batek abalatu beharko du (Escuela Andaluza de Economía Social, Espazocoop, Florida Universitaria, Mondragon Unibertsitatea, TZBZ).

Egoera horietakoren batean bazaude, bidal iezaguzu platformcoops@mondragon.edu dagokion egiaztagiria, prezioa ordainketa egin aurretik baliozkotu ahal izateko.

Ordainbideak:

Espainiako Estatuko parte-hartzaileentzat, ordainketa banku-transferentzia baten bidez egin behar da:

Laboral Kutxa: ES45 3035 0005 3600 5000 6915

Beste herrialde batzuetako partaideentzat Flywire bidez egingo da transferentzia: esteka


* Giza Garapenaren Indizearen zerrenda


Ikastaroa egin nahi izan eta zailtasun ekonomikoak izanez gero, jarri harremanetan: platformcoops@mondragon.edu


Ordainketa/Inskripzioa:

Ordainketa sistemari buruzko edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan: Mireia Igarzabal: migarzabal@mondragon.edu

Informazio gehiago

Informazio gehiagorako:

FAQ

email: