Profesionalen prestakuntza

Oinarri teknologikoko industria-enpresetan erabakiak hartzeko prozesua diseinatzeko tresnak eta teknikak aukeratzea Ikastaroa

ECTS/orduak

16 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Hernani
Galarreta Campusa

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Aurrez aurrekoa

Prezioa

1.720 €

Aurkezpena

Business Administratioko Masterrak – MBAk – arrazoi askorengatik nabarmentzen dira, besteak beste, orotariko masterretako erregeak izateagatik. Baina batez ere, enpresen kudeaketarako dauden tresna eta metodo desberdin eta askotarikoei buruzko irakaskuntzan egindako ibilbideagatik nabarmentzen dira. Hala ere, honetan huts egiten dute: 

  1. A) Kasu askotan, tresnak zein metodoak oso azaletik lantzen dira.
  2. B) Batez ere enpresa handien errealitatera egokitzen da, eta ez hainbeste ETEen errealitatera.
  3. C) Batez ere, produktu propioa duten enpresentzat egokia da.
  4. D) Batez ere, «Business to customer» – B2C merkatuetara bideratzen dira.

 

Trebakuntza horrekin hainbat helburu beteko dira, baina, batez ere, ETEetan erabakiak hartzeko GAUR EGUN beharrezkoak diren tresna eta metodoak banan-banan azaltzera bideratuko da.

Trebakuntza hau erabat praktikoa da eta tresna eta metodo bakoitza sakon landuko dugu, enpresa handientzat diseinatutako tresna eta metodo horiek ETEentzat baliagarri izatea ekarriko duten teknika zehatzak aplikatuz.

Helburuak

Trebakuntza honen helburu nagusia da:

  • ETEei beren errealitatera egokitutako tresna eta metodo batzuk erabiltzea ahalbidetzea, erabakiak hartzeko prozesua hobetzen eta, horrela, ekintza guztien arriskua minimizatzen lagunduko baitiete.

Hauek dira bigarren mailako helburuak:

  • Munduko 10 MBA onenetan irakasten diren tresna eta metodo guztiak aurkeztea, eta hori inbertsio bat da, MBA hauetako baten kostuaren aldean, zeina $92.000koa baita urtean, eta $192.000 ingurukoa 2 urteko programetan.
  • Tresna eta metodo horietako bakoitza erabiltzeko moduaren azalpen zehatza.
    • Tresna eta metodo hauetako bakoitzarekin taldean/banaka lan egitea.
  • Erabakiak hartzeko tresna eta metodoen arteko sekuentziaren azalpena
  • Erakunde handiek ez ezik ETEek ere tresnak eta metodoak erabili ahal ditzaten, haiei egin beharreko aldaketak.

Nori zuzendua

Trebakuntza hau bereziki, eta, batez ere, ETEentzat eta bertako kideentzat diseinatu da, MBAetan aurkeztutako tresna eta metodo hauekin guztiekin edo batzuekin esperientzia izan ala ez.

Ongi etorriak izango dira ETEetan erabakiak hartzeko prozesuetan inplikatutako profilak.

Programa

Ikastaroa 8 lan saiok osatzen dute, eta saio horiek iraungo duten 32 orduetan 3 modulu handi egingo dira.

  1. Modulua: Tresna eta metodo guztiak aurkezten. (4 ordu)

Hona hemen landuko ditugun tresna eta metodo batzuk: (i) Balio katea, (ii) Porterren 5 indarrak, (iii) Industry dynamics, (iii) PESTEL eta berrikuntza sistemak, (iv) PESTEL eta Ansoff matrizea, (v) Porterren estrategia orokorrak, (vi) BCG produktu matrizea, (vii) Balio proposamenaren Canvasa, (viii) Negozio ereduaren Canvasa, (ix) The ABC costing approach, (x) The resources allocation approach, (xi) Eisenhower matrix, (xii) Rubber band techique, (xiii) Chasm method, (xiv) Whitmore Method, (xv) ecosystems´ gearing map, etab…

  1. Modulua: Tresna eta metodo bakoitza ETEen aplikaziorako lantzea (24 ordu)
  2. Modulua: Bukaera eta zalantzak kudeatzea ( 4 ordu)

Metodologia

Trebakuntza honen edukiaren oinarri den metodologia German Anitua Azkaratek garatu du, berak aldez aurretik izandako esperientzietatik abiatuta; izan ere, ETE askotan arazoa zen MBAetan ikasitakoa (i) enpresa handiei eta (ii) produktu propioa duen enpresari soluzioak eskaintzera oso bideratuta zegoela .

Ikastaro hau izugarri praktikoa da, eta erabakiak hartzeko prozesuan ETEen errealitatera egokitutako tresnak eta metodoak eskaintzea du ardatz.

Irakasleak

German Anitua Azkarate

Emaitzak

Trebakuntza honen emaitzak honako hauek izango dira:

  • Munduko 10 MBA onenetan irakasten diren tresna eta metodo nagusiak ezagutzea.
  • Inbertsio txiki bat, MBA hauetako batek dakarren kostuaren aldean.
  • Tresna eta metodo horietako bakoitza erabiltzen jakitea.
  • Zure ETEan erabaki «ordenatuagoak» hartu ahal izatea
  • Zure ETEan erabakien arriskua minimizatu ahal izatea
  • Erabakiak partekatu eta adostu ahal izatea, erabaki horiek argudiatzeko balioko duten tresna horien erabileraren arabera.
  • Zure lantaldeari tresna eta metodo horiek erabiltzen irakastea, erabakiak hartzeko prozesuetan modu zuzenagoan lagundu ahal izan dezaten.

Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Nire produktuen portfolioari buruz erabakitzea_Testuinguruko kasuaren metodoa Ikastaroa
1.350 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa
Arrasate-Mondragón / 16 ORDU
Ekintzailetza eta Inbertsio Iraunkorra Aditu Diploma (Online)
Ingelera - Online
10 ECTS