Profesionalen prestakuntza

Proiektuen, orrien eta eragiketen kudeaketa. PPM

ECTS/orduak

120 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Aukeran

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Erdi-presentziala

Aurkezpena

Parte-hartzaileek beren proiektuak garatzeko denborak murriztuko dituzte. Top adituek lagunduta, Kanbanen praktikak aplikatuko dituzte beren proiektuen lan-fluxua bistaratu eta kudeatzeko, arazoak konpontzeko eta koordinazioa hobetzeko.

Kanban.jpg

Helburuak

Ekimenaren helburu nagusia da parte-hartzaileek Kanbanekin proiektuak eta portfolioa arin kudeatzeko praktikak ezartzea, epeak betetzea, proiektuen koordinazioa eta proiektuen arteko koordinazioa, produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko eta eraginkortasunik ezei lotutako gainkostuak murrizteko. Gainera, Kanbanekin proiektuak kudeatzeko praktikek erakundeko pertsonen eta bezeroen gogobetetasuna areagotzen dute.

Businessmap tresna erabiliko da proiektuak kudeatzeko praktika guztiak ezartzeko.

Zehazki, programa honetan parte hartzen duten enpresek emaitza hauek lortzea espero da:

  • Businessmap proiektuak kudeatzeko oinarrizko prozesua eta proiektuen eskaintza definitzea
  • Proiektuak kudeatzeko prozesua eta eskaintza enpresan bertan ezartzea, Businessmap tresnaren bidez eta aditu batek lagunduta.
  • Hasierako egoerari, erronkei eta lortutako hobekuntzei buruzko datuak eta oharrak biltzea
  • Proiektuen kudeaketan kualitatiboki edo kuantitatiboki froga daitekeen hobekuntza, batez ere garatze- eta entregatze-denboran, pertsonen eta bezeroen gogobetetasuna. Ekimenaren hasieran eta amaieran ebaluazioa eginen da hobekuntza ebaluatzeko.

Programan parte hartzen duten enpresa guztiek doan eskuratuko dute:

  • Businessmap lizentziak, ekimena hasi eta 6 hilabeterako tresna erabiltzen dutenentzat

Nori zuzendua

Enpresako gerenteak, sailetako edo negozioetako zuzendariak, talde eta proiektuetako zuzendariak… erantzukizuneko karguak dituzten pertsonak, enpresaren eta bere proiektuen negozio-emaitzak hobetuko dituzten kudeaketa arineko praktikak ezarri nahi dituztenak.

Programa

 

Estructura programa.png

 

 

Metodologia

Metodologia aktiboa eta pertsonalizatua du ardatz, ikasleak prestatzeko saio presentzialak eta on line materiala eskaintzen ditu, eta benetako ezarpen-proiektu bat garatzen du, adituen laguntzarekin, parte-hartzaileen benetako ikaskuntza eta enpresen benetako eraldaketa ahalbidetzeko.

Ikastaroak barne hartzen ditu:
  • 2 ebaluazio programaren hasieran eta amaieran
  • 4 orduko 8 lantegi inplementazioan zehar
  • Prestakuntza-tailerren arteko coaching-saioak
  • 3 jarraipen-bilera zuzendaritzarekin

Metodologia Kanban.PNG

Irakasleak

Teodora Bozheva

Berriprocess Agility.Co-en sortzailea eta CEO, “Kanban Maturity Model” liburuaren egilea, David J. Andersonekin batera. “Kanbanekin proiektuak, programak eta eskaintza kudeatzeko gida osoa” idatzi du. Kanban Unibertsitateak saria eman dio Kanban Metodoaren garapenari egindako ekarpenagatik eta Kanban Maturity Model.Accredited Kanban Trainer eta Kanban Unibertsitateak ziurtatutako Consultant sortzeagatik.

15 urtez baino gehiagoz, BBVA España, ULMA Handling Systems eta Línea Directo Aseguradora konpainien eraldaketa arrakastatsuen buru izan da, besteak beste, Kanban Maturity Model-ekin. Hainbat sektoretan egin du lan enpresekin: industria, banka, softwarearen garapena, IT zerbitzuak, aseguruak, osasun publikoa…

Javier Guallar

Saileko irakaslea Mondragon Unibertsitateko Mekanika eta Industria Antolakuntzakoa. 10 urte baino gehiago eman ditu profesionalak proiektuen kudeaketan prestatzen, eta hainbat enpresa eta sektoretan kudeaketa-metodoak ezarri ditu. Project Management Professional (PMP)® eta Kanban Management Professional ziurtagiriak ditu, proiektuak kudeatzen dituzten profesionalek mundu mailan aintzatesten dituztenak. Lehenago, Produktu Ingeniaria izan da Idekon, Makina Erremintaren sektorean diharduen zentro teknologikoa, Kalitatearen Aseguramenduan eta Produktu Berrien Garapen Prozesuan erantzukizuna duena. Halaber, arloko arduraduna eta proiektuen kudeatzailea izan da Danobat Taldean, Makina Erremintaren sektoreko enpresa.

Erakundea

Mondragon Unibertsitateak eta Businessmapek antolatu dute ikastaroa. Bi erakundeek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute enpresei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko, proiektuen, portfolioen eta ekipoen kudeaketa hobetzeko.

 

Praktikak eta proiektua

Enpresa guztiek izan behar dute ezarpen-proiektu erreal bat ikasturtean zehar garatu ahal izateko. Horren helburua da enpresek emaitza hauek lortzea.

  • Kanbanekin proiektuak kudeatzeko oinarrizko prozesua eta proiektuen eskaintza definitzea
  • Proiektuak eta eskaintza kudeatzeko prozesua enpresan bertan ezartzea, Businessmap tresnaren bidez eta adituek lagunduta.
  • Hasierako egoerari, erronkei eta lortutako hobekuntzei buruzko datuak eta oharrak biltzea
  • Proiektuen kudeaketan kualitatiboki edo kuantitatiboki froga daitekeen hobekuntza, batez ere garatze- eta entregatze-denboran, pertsonen eta bezeroen gogobetetasuna.

Kolaboratzaileak/ babesleak

Businessmap-logo-gradient (1).png


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Pertsonen negoziazioa eta kudeaketa proiektuetan Ikastaroa
745 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa
Arrasate-Mondragón / 16 ORDU
Proiektuen kudeaketan Espezializazio Ikastaroa (Online)
2.875 € Ingelera - Online
300 ORDU
PMP ziurtagirirako ikastaroa Ikastaroa
4.360 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa
Bilbo / 76 ORDU
Proiektuen kudeaketa. Oinarriak Ikastaroa
1.050 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa
Bilbo / 28 ORDU