Profesionalen prestakuntza

Aluminio-aleazioak: metalurgia eta aplikazioak Ikastaroa (Aurrez aurrekoa edo Online)

ECTS/orduak

8 ORDU

Egutegia

2024/10/01 - 2024/10/02

At-Az

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Aurrez aurrekoa edo Online

Prezioa

290 €

Helburuak


Aluminio-aleazioen erabilera nabarmen handitzen ari da, zenbait propietate dituztelako, hala nola dentsitate txikia edo korrosio atmosferikoarekiko erresistentzia handia. Hala ere, batzuetan, aleazio horiekin egindako diseinuak arazoak izaten ditu, altzairuekin dituen ezberdintasunengatik, material horiek ordeztu ohi baitituzte.

Prestakuntza-ikastaro honetan, aluminio-aleazioen azterketa metalurgiaren eta haren propietateen arteko erlazioaren ikuspegitik egiten da, bai eta prozesagarritasunaren (makinagarritasuna, soldagarritasuna, hotzeko konformagarritasuna, anodizatzeko gaitasuna) eta zerbitzuan duten portaeraren (korrosioa, portaera mekanikoa) ikuspuntutik ere.

Hauek dira ikastarorako proposatutako helburuak:

  • Industrian erabiltzen diren aluminio-aleazio nagusien ezaugarriak deskribatzea, propietateak, prozesagarritasuna eta zerbitzuan duten portaera kontuan hartuta.

  • Aluminio-aleazioei aplikatzen zaizkien tratamendu termiko, mekaniko eta gainazalekoak deskribatzea, haien propietateak optimizatzeko.

  • Aluminio-aleazioen aplikazioak aztertzea.


Ikastaroa aurrez aurre nahiz streaming bidez egin daiteke plataforma birtual baten bidez (Zoom).


Enpresak bere instalazioetan dituen beharretara egokitutako ikastaroa emateko aukera.

Nori zuzendua

  • Bulego Teknikoko eta Ingeniaritzako sailetako langileak
  • Kalitatea kontrolatzeko saileko langileak
  • Fabrikazio/Produkzio Saileko langileak

Programa

  • Aluminio-aleazio motak

  • Aluminio-aleazioak izendatzeko arauak

  • Tratamendu-egoerak

  • Korrosioaren aurreko portaera

  • Fabrikazio-prozesuak: makinagarritasuna, soldagarritasuna, hotzeko konformagarritasuna eta anodizatzeko gaitasuna

  • Gehien erabiltzen diren aluminio-aleazioak

  • Aluminio-aleazioen aplikazioaren adibideak

Irakasleak

Gomez Rodriguez, Xabier

Egutegia

2024/10/01 - 2024/10/02

At-Az

14:30-18:30


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Ingeniaritza Mekanikoko gradura egokitzapen ikastaroa
5.262 € Gaztelania - Online
67.5 ECTS
Arakapenezko Mikroskopia Elektronikoa Ikastaroa
885 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa
Arrasate-Mondragón / 27 ORDU
Materialak eta soldatzean haien portaera Ikastaroa
2.100 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Ordizia / 37 ORDU
Metalografia Ikastaroa
425 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa
Arrasate-Mondragón / 12 ORDU