Egutegia
2024/10/14 - 2025/07/18
Hizkuntza
Gaztelania
Modalitatea
Online
Prezioa
5.262 €
Aurkezpena
Ingeniaritza Teknikoa Gradura egokitzeko ikastaroaren bidez, Mekanikan Ingeniari Tekniko titulua duten eta gutxienez bi urteko lan-esperientzia duten profesionalei aukera eman nahi zaie euren titulazioa Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrura egokitzeko.
Helburuak
Ingeniari tekniko titulua duten egresatuentzako prestakuntza, Graduko titulua lor dezaten.
Ingeniaritza Tekniko Mekanikoa Gradura egokitzeko ikastaroa lan-esperientzia duten profesionalentzat bereziki antolatutako ikastaroa da. Horri esker, hau lortuko duzu:
- Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparru berrira egokitutako titulazioa izatea.
- Malgutasunez eta zure beharren arabera ikastea eta trebatzea.
- Zure lanbidean egunean egotea.
Ingeniari mekanikoek berrikuntza- eta garapen-lan handia egiten dute euren herrialdeetan. Gainera, pertsonen segurtasuna bermatzen dute.
Ingeniari mekanikoek makinatzat ezagutzen ditugun gauza guztiak –alegia, mugimendua duten edo energia sortzen/ekoizten duten gauza guztiak– egin eta ustiatzen dituzte. Esate baterako, hegazkinen eta autoen xasisak eta motorrak, medikuntzarako tresnak, hondeamakinak, makina-erremintak, ikuzgailuak, bizikletak, etab.
Proiektu horiek gauzatzeko, ingeniari mekanikoak talde-lanean aritzen dira aktiboki, eta proiektuko jarduerak, giza baliabideak eta materialak koordinatu eta zuzentzen dituzte.
Nori zuzendua
Ingeniaritza Teknikoa Gradura egokitzeko ikastaroa Mekanikan Ingeniari Tekniko titulua duten eta gutxienez bi urteko lan-esperientzia duten profesionalentzat da, lana eta ikasketak malgutasunez eta norberaren denboraren arabera bateratzeko aukera izan dezaten.
Mondragon Unibertsitateak Ingeniaritza Tekniko Mekanikoa Gradura egokitzeko eskainitako ikastaroa ofiziala da, eta ANECAk homologatzen du.
Ikastaroa egiten dutenek Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrura (EGHE) egokitutako titulua lortu ahal izango dute, baina ez dute lanbide-eskumen gehiago izango industria-ingeniari tekniko titulazioagatik dituztenak baino.
Programa
Ikasketa-planean, irakasgai hauek daude:
IRAKASGAIA | MOTA | ECTS |
---|---|---|
Kimika | OP | 6 |
Ingeniaritza termikoa | DE | 4.5 |
Eragingailu elektrikoak | DE | 4.5 |
Elektronika eta automatika | DE | 6 |
Ingurumen-ingeniaritza | DE | 4.5 |
Diseinu mekanikoa | DE | 4.5 |
Makinen diseinua eta entsegua | DE | 4.5 |
Industria-jariakinen sistemak | DE | 4.5 |
Materialen ingeniaritza | DE | 4.5 |
Kalitate-ingeniaritza | DE | 4.5 |
Oinarri metodologikoak | DE | 6 |
Produkzio-ingeniaritza | DE | 3 |
GBL | GBL | 12 |
KREDITUAK GUZTIRA | 69 |
Metodologia
Ikastaroa online emango da. Horretarako, baliabide hauek erabiliko dira:
- Online edukiak dituen Moodle plataforma.
- Ikasgela birtuala, astean behingo tutoretzarako.
- Zuzeneko komunikazioa irakaslearekin, posta elektronikoz, telefonoz edo bideokonferentziaz.
- Foroak eta txatak.
Egokitze-ikastaroak bi fase ditu. Lehen fasean, egin beharreko irakasgaiak garatzen dira, eta irakasgaiak gainditu ondoren, bigarren fasean, gradu-bukaerako lana egin behar da.
Gradu-amaierako lanaren aurkezpen publikoa eta defentsa formatu presentzialean egin ahal izango da Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan, proiektua egiten den enpresan edo online formatuan.
Egutegia
2024/10/14 - 2025/07/18
-
Irakasleak
Unibertsitateko irakasleak irakasgaien eta gradu-bukaerako lanen tutoretzaz arduratuko dira.
Koordinazioa
Ikastaroko koordinatzailea Mikel Iragi da.
Onarpen baldintzak eta prozesua
Industria Ingeniaritza Mekaniko Industrialeko Gradurako Egokitze Ikastaroaren prozesuak hiru fase ditu, ikastaroa hasi aurreko hilabeteetan egingo direnak (inskripzioa -–onarpena-–matrikula):
Eskatzen den titulazioa: Mekanikako Ingeniaritza Teknikoa
1. Inskripzioa
- Aurreinskripzioa hemen.
- Izena emateko eta NAN/AIZ igotzeko esteka duen mezu elektroniko bat bidaliko dizugu
- NAN/AIZ balioztatuko dugu, eta falta den dokumentazioa igo ahal izango duzu: NANa (bi aldeetatik), titulu ofizialaren kopia (bi aldeetatik), CVa, lan-bizitza, egindako ikasketen espediente akademiko ofiziala (nota ertainarekin), ikasketen amaiera, Karrera Amaierako Proiektuaren definizioa eta xehetasuna (Unibertsitateak ematen ez badu, dokumentu horrek helburuak jasoko ditu). Unibertsitateko tituluak eta egindako master ofizialak.
- Izena emateko epea zabalik egonen da taldea bete arte.
2. Onarpena
Jasotako dokumentazioa ebaluatuko dugu. Onarpenean, inskripzio ordena hartuko da kontuan plazak agortu arte.
Onartua izan eta gero, matrikula online egiten da unibertsitateak emandako estekatik. Matrikula masterraren lehen kuotaren ordainketarekin formalizatuko da.
Kredituen aitortza
Oinarrizko eta espezializazioko irakasgaien kredituak onartzeko aukera dago.
Horretarako, aurreko ikasketak eta egiaztatutako lan-esperientzia hartuko dira kontuan.
Kredituak onar diezazkioten eskatzeko, interesdunak eskaera egin behar du. Eskaerarekin batera, beharrezko agiriak eman beharko ditu: lan-bizitzaren dokumentua, ikasketa-espedientea, egindako ikasketen programa, enpresaren ziurtagiria...
Batzorde Akademikoak eskaerak aztertu eta bakoitzaren onarpen-maila zehaztuko du.
Kolaboratzaileak/ babesleak
Egokitzapen-ikastaroetan, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak (COPITIG) eta Aragoiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak (COITIAR) laguntzen dute.
Prezioa
5.262 €
2024-25 ikasturterako aurreikusita
MUko ikasketak egin dituztenek eta elkargoko kideek %10eko deskontua izango dute.
24 ECTS
Zenbateko hori ordainketa bakarrean ordaintzen ahalko da edo zatika:
- Lehen ordainketa matrikula egitean (600€) + gainerakoa ordainketa bakarra
- Lehen ordainketa matrikula egitean (600€) + gainerakoa hilero
Ikasleari baja ematen bazaio ikastaroaren baldintzak aldatzeagatik (datak, ordutegiak edo formatua aldatzea), hasierako kuotaren %100 itzuliko zaio. Beste arrazoi batzuengatik baja emanez gero,% 50 itzuliko da eskolak hasi arte. Eskolak hasi ondoren, hasierako kuota ez da itzuliko.