Hidraulika Industrialaren Kurtso Aurreratua

Gaia
Ingeniaritza Mekanikoa eta Fabrikazio Prozesuak
ECTS/orduak
88 ordu
Tokia
Arrasate-Mondragón
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa
Prezioa
1.900 €

Helburuak

Ikastaroa bukatu ondoren, parte-hartzaileak gaitasun hauek izango ditu barneraturik:

  • Printzipio hidraulikoen ezagutza sakon bat.
  • Zirkuitu hidraulikoen eta hauen osagai/elementuen funtzionamenduen ulermena.
  • Eskemetan oinarritutako zirkuitu hidraulikoen azterketa eta ISO sinbologia erabiliz zirkuitu hidraulikoak marraztea.
  • Fluido hidraulikoen sailkapena eta beraien propietateak.
  • Zirkuitu hidrauliko eta hauen osagai hidraulikoen errendimendu eta zehaztapenen gain eragiten duten faktoreen ezagutza.
  • Osagai hidraulikoen ezaugarri teknikoak ulertzea eta informazio hori erabili aplikazio jakin baterako eragingailu, balbula, ponpa, motor, iragazki eta metagailuen tamaina hautatzeko.
  • Lan zikloak, sistemaren eraginkortasuna eta fidagarritasuna kontuan edukirik sistema hidraulikoen diseinu oinarriak ezagutzea.
  • Tutu eta metagailuen dimentsionaketarako praktika onenak ezagutzea.
  • Zenbakizko simulazio metodoen erabilpen ezagutzan oinarri bat jasotzea sistema hidraulikoaren errendimendua eta portaera zein den aldez aurretik jakin arazteko.

Nori zuzendua

Ikastaroa, sistema hidrauliko industrialen diseinu, garapen, muntai eta mantenuan interesa duten ingeniari-tekniko profesionalentzat edo eta proiektu kudeatzaileentzat bideratua dago.

Egitaraua

1. modulua: Elementu hidraulikoak: fluido hidrauliko, eragingailu, ponpa, balbula eta metagailu hidraulikoak (24 ordu)

Zirkuitu hidrauliko konbentzional batek eduki dezakeen elementu guztien deskribapena (balbula logikoak barne).

2. modulua: Zirkuitu hidrauliko konbentzionalak (16 ordu)

Zirkuitu hidrauliko konbentzionalen diseinu eta interpretazioa.

3. modulua: Kontrola (12 ordu)

Sentsore, kontrolagailu eta PID Kontrola.

4. modulua: Balbula proportzionalak eta serbo-balbulak. (20 ordu)

Balbulen deskribapena ikuspegi tekniko alorretik eta Balbula proportzionaleko txartel elektronikoen erabilpena.

5. modulua: Elementuen aukeraketa eta dimentsionaketa (16 ordu)

Irakasleak

Barrutia Sarasua, Haritz
Etxeberria, Ander
Martin Mayor, Alain
Urteaga Elkoroiribe, Pedro