Psikomotrizitatea: bigarren aipamena Hezkuntzan

Aipamen berri honekin ezagutuko dituzu haurraren garapen psikomotorearen gakoak eta ikasiko duzu behar horiei erantzuten. Gainera, trebatuko zara haurraren mugimendu librea zein jolasa behatzen eta interpretatzen.

Gaia
Hezkuntza
ECTS/orduak
30 ECTS
Egutegia
2022/01/29 - 2022/06/04
Tokia
Eskoriatza
Modalitatea
Erdi-presentziala

Helburuak

  • Haurren garapen psikomotorea aintzat hartu eta hauen beharrei erantzutea, alderdi teoriko eta pedagogikoak landuz.
  • Haurrak bere mugimendu librean eta jolas librean adierazten duen hori behatu, ulertu eta interpretatzeko erramintak eskuratzea.
  • Haurrarengana egoki doitu ahal izateko gaitasun sozial eta emozionaletan trebatzea; haurrarekin eta bestearekin harreman seguruak eraikitzeko, itxaroten jakiteko, eta entzute gaitasuna garatzeko, besteak beste.
  • Irakasle bezala norberaren jarrera sistemaren inguruko hausnarketa egitea. Irakaslearen pertzepzioak eta sentimenduak berrikusteko, eta haurrekin eta bestearekin harremanak izan eta lan egiteko moduak hausnartzeko ere.
  • Psikomotrizistaren begirada sentikorra gela arruntean garatzeko testuinguruak eta tresnak eskaintzea.

Nori zuzendua

Psikomotrizitate munduan nahiz psikomotrizistaren rolean sakondu nahi duten Haur Hezkuntzan graduatuei zuzenduriko aipamena izango da.

Metodologia

Moduluetan parte hartuko duten irakasleak Psikomotrizitate munduan adituak eta arituak izango diren psikomotrizistak izango dira; Bergarako Luzaro Psikomotrizitateko irakasleak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak. Formazio teorikoaz gain, formazio bibentziala ere eskainiko da; biak izango direlarik prozesuko ardatzak.

Horretaz gain psikomotrizitate praktikara hurbilpena ere egingo da. Azkenik, bide honetan garatzen laguntzeko norbere prozesuaren inguruan hausnartzen laguntzeko tutorea izango du ikasle bakoitzak.

Egutegia

2022ko urtarrilean hasiko da eta 2022ko ekainean amaituko da.

Saio presentzialak, astero, Eskoriatzako campusean izango dira, ostiral arratsaldez (17:00tatik 21:00etara) eta larunbat goizez (09:00retatik 13:00etara). Aurrez aurreko saioak derrigorrezkoak dira.

Ikastaroaren iraupena 15 asteburutakoa da.

Saio presentzialen datak: 

  • Urtarrilak 29-30
  • Otsailak 4-5
  • Otsailak 11-12
  • Otsailak 18-19
  • Otsailak 25-26
  • Martxoak 4-5
  • Martxoak 11-12
  • Martxoak 25-26
  • Apirilak 1-2
  • Apirilak 29-30
  • Maiatzak 6-7
  • Maiatzak 13-14
  • Maiatzak 20-21
  • Maiatzak 27-29
  • Ekainak 3-4

Matrikula

Parte hartzeko aurre inskripzioa egitea beharrezkoa izango da.

Plaza mugatuak.

Koordinazioa

Eider Salegi Arruti

E-maila:

Telefonoa: 600 04 51 40

Prezioa

Sarrera kuota: 900 €
Kreditu bakoitzaren prezioa: 90 €
Prezioa guztira 3.600 €

Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.

Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa kuotatan ordainduko da.

Mondragon Unibertsitateko Alumni ikasle ohien elkarteko bazkideek dagokien beherapena izango dute.

Informazio gehiago

Saioa Altuna

Telefonoa: 943 71 31 39